Herritarren Arretarako Bulego Mugikorra

Ordutegia

Herritarren Arretarako Bulego Mugikorrak herri hauetan emango du zerbitzua:

  • Apirilaren 28tik maiatzaren 2ra: Deierriko harana. Arreta ordutegia: 9: 00etatik 14:15era.
  • Maiatzaren 5etik 9ra: Valtierra. Arreta ordutegia: 9: 15etik 14:00etara.
  • Maiatzaren 12tik 16ra: Tafalla. Arreta ordutegia: 8: 45etatik 14:45etara.

Ezaugarriak eta Zerbitzuak

Bulego mugikorraren helburua da Administrazioaren zerbitzuak landa-ingurunera hurbiltzea, 20.000 biztanletik beherako Nafarroako herrietara:

  • Nafarroako Gobernuan eskaintzen diren zerbitzuei buruzko informazioa emango dizugu.
  • Erregistro-erakunde bat gara, hau da, edozein Administraziotara iristea nahi duzun dokumentazioa bilduko dugu.
  • Nortasun digitala sortzen eta erabiltzen lagunduko dizugu. Nortasun digitala gako bat da, eta administrazio publikoekin Internet bidez kudeaketak egiteko balio du.
  • Internet bidez kudeaketak egiten lagunduko dizugu.
  • Nafarroako Foru Administrazioari buruz dituzun kexak eta iradokizunak bildu eta bidaliko ditugu.
  • Zure proposamenak entzun eta hobe daitezkeen gaien berri emango diegu Nafarroako Gobernuko departamentu desberdinei.

 

 

Irisgarritasun-zerbitzuak
Irisgarritasun unibertsalarekin dugun konpromisoa