Herritarren Arretarako Bulego Mugikorra

Ordutegia

Herritarren Arretarako Bulego Mugikorrak herri hauetan emango du zerbitzua:

  • Abuztuaren 31tik irailaren 4ra, Eratsunen, herriko plazan. Ordutegia: 9:15etik 13:45era.
  • Irailaren 7tik 11ra, Antzinen, Udaletxearen ondoan. Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara.
  • Irailaren 14tik 18ra, Buñuelen, Julio Esteban plaza eta Cristóbal Colón kalea. Ordutegia: 9:30etik 13:30era.
  • Irailaren 21etik 25era, Sansoainen (Leotz), taberna-jatetxe ondoan, Valdorba barrutian.
  • Irailaren 28tik urriaren 2ra, Erronkarin, suhiltzaile boluntarioen parkearen ondoan (Bormapea auzoa, 16).

Ezaugarriak eta Zerbitzuak

Bulego mugikorraren helburua da Administrazioaren zerbitzuak landa-ingurunera hurbiltzea, 20.000 biztanletik beherako Nafarroako herrietara:

  • Nafarroako Gobernuan eskaintzen diren zerbitzuei buruzko informazioa emango dizugu.
  • Erregistro-erakunde bat gara, hau da, edozein Administraziotara iristea nahi duzun dokumentazioa bilduko dugu.
  • Nortasun digitala sortzen eta erabiltzen lagunduko dizugu. Nortasun digitala gako bat da, eta administrazio publikoekin Internet bidez kudeaketak egiteko balio du.
  • Internet bidez kudeaketak egiten lagunduko dizugu.
  • Nafarroako Foru Administrazioari buruz dituzun kexak eta iradokizunak bildu eta bidaliko ditugu.
  • Zure proposamenak entzun eta hobe daitezkeen gaien berri emango diegu Nafarroako Gobernuko departamentu desberdinei.
Irisgarritasun-zerbitzuak
Irisgarritasun unibertsalarekin dugun konpromisoa