Descárgate la app
Lehen lehendakariordea eta Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria
Lehen lehendakariordea eta Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria
1961ean Martzillan jaiotakoa.
Soziologia eta Politika Zientzietan lizentziaduna da Madrilgo Unibertsitate Konplutensean (1985) eta Estrategia Prospektiboan aditua.
2007ko irailetik 2011ko uztailera, bere jarduera profesionala Nafarroako CCOO Ikasketa kabinetean garatu zuen. 2011ko uztailaren eta 2012ko uztailaren artean Nafarroako Gobernuaren Administrazio Publikoko Institutu Nafarraren zuzendari kudeatzailea izan zen. 2019ra arte, soziologo gisa lan egin zuen InPactos lankidetza-gunean.
Alor akademikoari dagokionez, 1989-1991 urteetan zehar, Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP), Urrutiko Heziketako Unibertsitate Nazionalean (UNED) eta Heziketa Sozialean irakasle moduan aritu zen.
Bere ibilbide politikoari dagokionez, 1991 eta 2007 urteen bitartean Nafarroako Legebiltzarreko kide izan zen.
Nafarroako Partidu Sozialistaren ekimenez, María Chivite Lehendakariaren aholkulari izendatu zuten 2019ko abuztuan.
2023ko abuztuan lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko kontseilari izendatu zuten.