Inprimatzeko bertsioa play_circle_filled

Lehen lehendakariordea, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria eta Gobernuaren eleduna

Javier Remírez Apesteguía

Javier Remírez Apesteguía
camera_alt
KONTAKTUA
Egoitza
Karlos III.na 2, 31002 Iruña
Biografia

Iruñean jaio zen 1975. urtean. Ezkonduta dago, eta alaba bat du. 

Zuzenbidean lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitatean (1998), eta Laneko Arriskuen Prebentzioko goi—mailako teknikaria da Laneko Segurtasuna, Ergonomia eta Psiko-Soziologia espezialitateetan (2005-2008).

Ingelesez hitz egiten du, eta frantsesaren oinarrizko ezagutzak ditu. 

Ibilbide profesionala Barañaingo Udaleko Giza Baliabideetako arduradun eta aholkulari juridiko gisa hasi zuen (2004-2007). Ondoren, Agrozumos enpresako Giza Baliabideen arloko burua izan zen (2007-2009) eta Ahizpa Ospitalarioen Nafarroako zentroetako pertsonen kudeaketa-arloko arduraduna (2009-2015). 2015eko urtarriletik 2019ko abuztura bitarte, Miasa enpresako Giza Baliabideen arloko zuzendaria izan zen Iruñeko eta Zuerako (Zaragoza) lantegietan. 

Ibilbide politikoari dagokionez, Nafarroako Gazte Sozialisten idazkari nagusia izan da (2001-2002), Espainiako Gazte Sozialisten Batzorde Federaleko kidea (1998-2006), eta PSN-PSOEren Eskualde Batzorde Exekutiboko kidea izan da, Teknologia Berrien eta Demokrazia 2.0ren idazkari exekutibo gisa (2010-2012) eta Azterketa eta Programen idazkari gisa, 2012ko apiriletik gaur egunera arte. Horrez gain, UGTko eskualde-arduraduna izan da Agoitz-Zangozan (1999-2002) eta Nafarroako MCA-UGTko antolaketa-idazkaria (2002-2004).

2019 eta 2023 artean, Nafarroako Gobernuko lehen lehendakariorde izan zen; Lehendakaritza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barneko kontseilaria; eta bozeramailea ere bai.  2023ko uztailetik 2026ko urtarrilera, Talde Parlamentario Sozialistako senataria izan da. 

2026ko urtarrilean, Nafarroako Gobernuko lehen lehendakariorde, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilari eta bozeramailearen kargua hartu du.