Descárgate la app
Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariaren Kabineteko burua
Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariaren Kabineteko burua
Cristian Betelu Pastor
Iruñean jaio zen 1989. urtean
Kazetaritzan lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitatean, eta, prestakuntza osatzeko, hainbat ikastaro egin ditu arlo hauetan: protokoloa eta ekitaldien kudeaketa, community management eta marketin digitala, UNED Fundazioaren bidez.
2009an, Diario de Noticias-en hasi zuen ibilbide profesionala erredaktore gisa.
Geroztik, hainbat rol bete ditu Foru Komunitateko hainbat komunikabidetan; esate baterako, ikus-entzunezkoen arloko erreportari lanak, plataforma digitaletako edukien editore eta kudeatzaile lanak nahiz prentsa idatziko lanak.
Halaber, Atena Fundazioarentzat barne eta kanpo komunikazioko lanetan esku hartu du, eta Aspace Nafarroarentzat lan egin du Komunikazio eta Teknologia Berrien hezitzaile gisa, ‘Aspacepress’ proiektua martxan jarri bitartean.
2022ko urtearen hasiera aldera, Nafarroako Gobernuko Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Kabinetean sartu zen.
2024ko apirilean, Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariaren Kabineteko buru izendatu zuten.
2026ko urtarrilean, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariaren Kabineteko buru izendatu dute.