Inprimatzeko bertsioa play_circle_filled

Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusia

Pedro Andrés López Vera

Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusia, Pedro Andrés López.
camera_alt
Biografia

1964 Iruñean jaio zen. Ezkonduta dago eta bi seme ditu.

Arkitektura ikasi zuen Nafarroako Unibertsitateko Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan (1991) eta hirigintza, lurralde-ordenamendu, eraikuntza eta ingurumenaren alorreko ikastaro ezberdinak burutu ditu.

Bere ibilbide profesionala BLB arkitektura estudioan bazkide eta arkitekto moduan hasi zuen (1991-1995). Geroago, Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lur-Ordenamendu eta Etxebizitza Sailean atxikitako arkitekto moduan egin zuen lan (1995-2007). Bere lana obren ikuskaritza eta libre zein babestutako etxebizitzen dosierren gainbegiratzean oinarritu zen (VPO y VPT).

Halaber, 2007tik 2019ko abuztura, Nafarroako Gobernuko Presidentetza, Justizia eta Barne Departamentuan lan egin zuen arkitekto moduan. Urte hauetan zehar, besteak beste, Segurtasunaren Hiria, Elizondoko Foru-Poliziaren komisaria berriaren eraikuntza edota etorkizunean Aranguren-en eraikiko den Foru-Poliziaren egoitzaren garapena bezalako Barne Saileko Zuzendaritza Orokorreko proiektu estrategiko ezberdinetan kudeaketa eta garapen lanetan aritu zen. Nafarroako Artxibo Orokor Zaharraren birmoldaketan datzan Nafarroa Jauregiaren berrantolaketa funtzionalaren Plan Nagusia ere kudeatu eta garatu zuen.

2019ko abuztuan, Lurralde Kohesiorako Departamenduaren Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusi izendatu zuten, eta 2023ko abuztuan berriro izendatu dute.