Inprimatzeko bertsioa play_circle_filled

Hezkuntzako kontseilaria

Carlos Gimeno Gurpegui

Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno.
camera_alt
KONTAKTUA
Egoitza
Santo Domingo kalea 8, 31001 Iruña
Biografia

1965. urtean San Adrianen (Nafarroa) jaiotakoa.

Psikologian Lizentziaduna da Salamankako Unibertsitatean, Lengoaiaren Psikologia masterra Salamankako Unibertsitate Pontifikoan eta Ikasketa Aurreratuetako diploma Nafarroako Unibertsitate Publikoan (2003).

Hezkuntza orientatzaile gisa lan egin du 1991tik, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuan eginkizun hauek garatuz eta 2000. urtetik aurrera, Hezkuntza Bereziko Baliabide Zentroa (CREENA) bezalako hainbat ikastetxetan 2004 eta 2006 urteen artean. Zentro honen zuzendari izendatu zuten 2006an eta 2009arte egin zuen lan bertan.

2011ko irailetik 2012ko erdialdera, Nafarroako Gobernuko Adingabeen Babeserako Zerbitzuko zuzendari izan zen. Gainera, Adingabeen Nafarroako Kontseiluko eta Gizarte Ongizateko Kontseiluko kide izan zen.

2015eko maiatzean foru parlamentari kargua hartu aurretik, Tuterako Elvira España Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoan hezkuntza-orientatzaile lanak egin zituen.

Hezkuntza-beharrizanen eta berauen zainketarako baliabide didaktikoen alorreko hainbat argitalpen espezializatu argitaratu ditu.

Bere ibilbide politikoari dagokionez, 2015ean PSN-PSOE alderdiko alkatetzarako hautagaia izan zen, eta PSN-PSOE taldeko bozeramailea izan zen aurreko legegintzaldian. Egun horretan bertan, PSN-PSOEren parlamentari akta ere jaso zuen eta Hezkuntza, Kirol eta Gazteria Saileko bozeramaile izan zen. 

2019ko abuztuan Hezkuntzako kontseilari izendatu zuten, Nafarroako Alderdi Sozialistak proposatuta. Kargu hori bete du azken lau urteetan, eta 2023ko abuztuan berriro izendatu zuten.