Descárgate la app
Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria
Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria
1962. urtean Valtierran jaiota. Ezkonduta dago.
Gizarte Langintzako diplomaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean eta Zuzenbidean lizentziatua Urrutiko Hezkuntzako Unibertsitate Nazionalean (UNED).
Lanbide-etapa honetan, zuzeneko arreta eta etxeko laguntza-zerbitzuaren garapena ezartzeaz gain, Tuterako eremuko osasun, hezkuntza eta gizarte-zerbitzuetako beste profesional batzuekin batera, esku-hartze komunitarioko programa ezberdinen diseinu eta ezarpenean ere parte hartu zuen.
Bere ibilbide profesionala hasi zuen Valtierrako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko gizarte langilea bezala, 1985. urtean.
2001. urtean, Eskubide Sozialetako Departamentuko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak Koordinatzeko Bulegoko buru izendatu zuten. 2004. urtean, gizarte-langile izateko plaza lortu zuen departamentu horretan bertan, eta, une horretatik aurrera, kudeaketa-lanpostu desberdinetan jardun zuen, Lehen Mailako Atentzioko eta Plangintza eta Ikerketako atalburu gisa.
2015etik aurrera Nafarroako Pertsonen Autonomia eta Garapenerako Agentzian lan egin zuen Zerbitzu eta Balioespen alorreko zuzendariorde moduan.
Estatuko lan-taldeetako kide izan da, hala nola, AENOR "etxeko laguntza-zerbitzuak" batzordea eta IMSERSOk "laguntzaile pertsonalaren" figura zehazteko sustatutako taldea. Era berean, Buruko Desoreka Larria duten Pertsonentzako Arreta Programako Batzorde zuzendari eta teknikariaren idazkaria izan da.
Alor akademikoan, Mendekotasunaren balorazio sozialeko eskala baten diseinua eta balioztatzearen egilekide izateaz gain, hainbat artikulu argitaratu ditu zerbitzu sozialen alorreko hainbat aldizkaritan. Era berean, EHUrekin batera, haurren babesaren arloko ikerketa-proiektuetan ere lagundu du.
Nafarroako Desgaitasun Kontseiluko eta Pertsona Helduen Kontseiluko batzordekide izateaz gain, Espainiako Neuropsikiatria Elkarteko (AEN- OME) eta Osasun Publikoaren Defentsarako Nafarroa Elkarteko bazkide da.
2019ko abuztuan, Eskubide Sozialetako kontseilari izendatu zuten, Nafarroako Alderdi Sozialistak proposatuta. Kargu hori bete du azken lau urteetan, eta 2023ko abuztuaz geroztik, berriz ere betetzen du, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilari gisa.