Descárgate la app
300 foruzain inguru arduratuko dira eguneko Sanferminetako segurtasunaz
2017ko ekainaren 30a
300 foruzain inguru arduratuko dira eguneko Sanferminetako segurtasunaz
300 foruzain inguru arduratuko dira egunero datozen sanferminetan herritarren eta bide segurtasunez; baita jaiegun horietarako aurreikusitako ekitaldien garapen normalaz ere.
Zerbitzu horretan 700 foruzainek parte hartuko dute eta gaur goizean aurkeztu du Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko kontseilari Mª José Beaumontek. Nafarroako Gobernuaren ordezkaritzan segurtasun-taldeen artean egindako koordinazio-bileran. Besteak beste hauek izan dira: Carmen Alba ordezkaria; Barne Ministerioaren Informazio Sistemen eta Segurtasunerako Komunikazioen zuzendariorde nagusi Enrique Belda; Iruñeko Herritarren Segurtasuneko eta Bizikidetzako kontseilari delegatu Aritz Romeo; Barneko zuzendari nagusi Agustín Gastaminza eta Foruzaintzako buru Torcuato Muñoz.
Beaumont kontseilariaren arabera, foruzainek hurrengo Sanferminetan jarduera hauek egingo dituzte: Iruñearen erdigunean herritarren segurtasuna babestu, eta jai-ekitaldi nagusiak garatzean; prebentziozko zaintza hirigunearen inguruan, eta sare nagusiko errepideetan; Agintaritzako Ordezkariaren berezko lanak zezenketetan; eta delituak ikertzea eta egileak atxilotzea. Arreta berezia jarriko zaie zorro-lapurrei eta borrokei.
Horrez gain, Foruzainak zenbait gomendio eman ditu lapurretak eta ebasketak saihesteko jendetza handietan edota antolatutako ikuskizunetan. Aholku horiek www.policiaforal.navarra.es web-orrian argitaratu dira, baina Foruzainaren Twitteren bidez ere emango dira (@policiaforal_na). Bestalde. Nafarroako Berdintasunerako Institutuak "Eta jaietan...zer?" kanpainaren bidez, zenbait jarraibide ematen ditu eraso sexista bat izatekotan nola jokatu behar den jakiteko.
Gogoratu behar da iazko jaietan Foruzainak 60 pertsona atxilotu zituela zenbait deliturengatik, 642 salaketa penal jas zituen, 4.913 alkoholemia-proba egin zituen (1 pertsona inputatu eta 39 salatu), eta 383 administrazio-salaketa jarri zituen (217, trafiko eta bide-segurtasuneko arauak urratzeagatik, 78, drogak kontsumitu edo izateagatik; 55, udal ordenantzak ez betetzeagatik, 12 jolas eta ikuskizunetan, eta 21 beste araudi batzuengatik).
Prebentzio lanak eta herritarren arreta
Foruzainak Gaztelu Plazan eta Sarasate Pasealekuan egingo ditu kontrolak Txupinazoa baino lehen, uztailaren 6an. Horrez gain, hirigunetik patruilak ibiliko dira bederatzi jaiegunetan, 24 orduz, zaintza indartzeko eta herritarren edo ofiziozko eskaerei erantzuteko (kalez kaleko salmenta, gizabideari buruzko udal ordenantza, drogen trafikoaren aurkako borroka eta abar).
Foruzainek ikerketa kriminaleko lanak ere egingo dituzte, eta haien egileak atxilotuko dituzte. Arreta berezia jarriko zaie zorro-lapurrei, liskarrei edo borrokei. Halaber, legez kontrako kanpatzea, kontrolatu gabeko isuriak eta baimendu gabeko suteak ere kontrolatu dituzte, bai Iruñeko berdeguneetan, bai mugako eremuetan.
Bestalde, Foruzaingoaren Arretarako Bulegoa, Gaztelu Plazan kokatuta dagoena, Nafarroako Jauregiko arkupeetan, jaiegunetan indartuko da eta zerbitzua eguneko 24 orduetan ematen jarraituko du. Salaketak jasotzeaz gain, bulego honek galdutako objektuak biltzen lagunduko dio Iruñeko Udalari.
Prebentzio-lanari dagokionez, hasi da jada. Horrela, Foruzainek kontrolak egiten ditu beste segurtasun-kidego batzuekin koordinatuta, Iruñerako zenbait sarbidetan eta autobus- eta tren-geltokietan. Zaintza horren helburua da drogak eta substantzia estupefazienteak, armak eta lehergailuak aurkitzea. Horrez gain, indarkeriazko taldeetan edo talde antolatuetan egon daitezkeen pertsonak aztertzen dituzte. Horretarako, foruzainek susmagarriak identifikatzen dituzte eta izan ditzaketen aurrekariak edo errekisitoria judizialak aztertzen dituzte.
Zezenketak
Zezen Azokari dagokionez, Foruzaingoa Agintaritzaren Ordezkari gisa arituko da zezenen lehorreratze, pisatze, albaitarien azterketa eta bereiztean, bestelako eginkizunen artean. Halaber, Foruzaingoa zezen-jaien garapez zuzenaz eta ordena mantentzeaz arduratuko da, bai kailejoian, bai plazan eta inguruetan.
Foruzaingoak zezen-plazaren inguruko eremuak ere kontrolatuko ditu, zezenketetarako sarrerak berriro saltzea saihesteko. Legez kontrako jarduerarik ikusten badute sarrerak kenduko dituzte, salaketa-aktaren bidez. Hori, Iruñeko Udalari bidaliko zaio zehapen-espediente bat has dezan.
Entzierroari dagokionez, Foruzainak azken tartearen (Telleria-Telefonica-Zezen-plaza) ordena bermatuko dute Iruñeko udaltzaingoekin batera, eta Zezen Ikuskizunen Araudiaren jarraipenaz eta betetzeaz eta Entzierroaren ordenantzaz arduratuko dira.
Aurreko urteetan bezala, Foruzaingoak kontrol-lanekin eta herritarren segurtasunaz arduratzen jarraituko du zezen-plazan egindako ekitaldietan, egiten diren jaietan gizabidearen kontrako portaerak murrizteko helburuarekin.
Bide-segurtasuna
Bide-segurtasuneko jarduerei dagokienez, Foruzaingoak Bide-segurtasunerako Nafarroako Estrategiaren 2017 Ekintza Planean aurreikusitako kanpainan parte hartuko du. Horrez gain, Foru Komunitateko beste polizia batzuek ere parte hartuko dute, bereziki Guardia Zibilak. Horiekin batera berariazko alkohol eta droga kontrolak ere garatuko dira Iruñeko eta bere eskualdearen irteeretan.