Descárgate la app
Nekazaritza eta Abeltzaintzak 5 milioiko aparteko laguntzak eman ditu abenduko uholdeek eragindako tokiko erakundeen nekazaritza-azpiegiturak konpontzeko, baita nekazaritza-ekoizpenetan izandako galerengatiko eta lortu gabeko irabaziengatiko laguntzak ere
2022ko maiatzaren 20a

Bi ebazpenak laster argitaratuko dira NAOn eta hurrengo laguntza-sorta ustiategi partikularrentzat zein ureztatzaileen komunitateentzat ebatziko da, Europar Batasunak azken izapideak onartu bezain laster
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak, Nekazaritza eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, abenduko uholdeek eragindako kalteak konpontzeko ezohiko laguntzen deialdiko ebazpen bana eman du. Zehazki, 5 milioi euro baino gehixeago onartu dira, eta toki-erakundeen nekazaritza-azpiegiturak konpontzeko erabiliko dira, bai eta nekazaritza-ekoizpenetan izandako galerengatiko eta laborantza-ezintasunagatiko lortu gabeko irabaziengatiko laguntzak ere. Bi ebazpenak laster argitaratuko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO), eta hurrengo laguntza-paketea ustiategi partikularrentzat eta ureztatzaileen komunitateentzat ebatziko da, Europar Batasunak izapideak onartu bezain laster.