Hitzaldiak

Bide-hezkuntzari buruzko mintegia

Azaroaren 13an, eskolan bide-segurtasunari buruz heztearen gaineko mintegi bat eginen da Baluarten

EGUNA

2025eko azaroaren 13a

TOKIA Baluarte
Baluarteko plaza z.g.
Iruña

Azaroaren 13an, Bide-segurtasuneko Hezkuntzari buruzko Europako Mintegia eginen da Baluarte Biltzar Jauregian, Iruñean. Nafarroako Gobernuak, European Transport Safety Council (ETSC) erakundeak eta Mapfre fundazioak antolatu dute ekitaldia. Formatu hibridoa izanen du; izan ere, Internet bidez nahiz aurrez aurre eginen da. 09:00etan hasi eta 16:15ean bukatuko da. 

Mintegiaren helburua da eskolako zenbait hezkuntza-esperientzia aztertzea, gazteak bide publikoaren erabiltzaile seguru bilakatu daitezen prestatzeko moduaren erakusgarri. Horregatik, landuko diren gaiek batez ere bigarren hezkuntzako ikasleak izanen dituzte ardatz (12tik 18 urtera bitartekoak), adin-tarte horretan hasten baitira beren kasa bidaiatzen. 

Mintegian zenbait aurkezpen izanen dira, azaltzeko nolako hezkuntza-esperientziak garatu diren mugikortasun segurua lantzeko Europako zenbait herrialdetan (Norvegia, Danimarka, Portugal, Irlanda, Erresuma Batua, Eslovenia, Belgika eta Espainia). 

Hona hemen programa osoa (ingelesez)

Izena eman

  • Parte hartzeko, izena eman beharra dago, ETSCren inprimakiaren bitartez. 
  • Parte-hartzaileen kopurua mugatua da. 
  • Internet bidez edo aurrez aurre parte hartzea hautatu daiteke.
  • Online parte hartu nahi dutenei esteka bat bidaliko zaie mintegia baino astebete lehenago.
  • Gehiago jakiteko, idatzi learn@etsc.eu helbidera.