Descárgate la app
Administrazio Irekiaren astea hasi da, Nafarroako Gobernuak mundu mailan parte hartzen duen ekimena
2022ko ekainaren 27a
Administrazio Irekiaren astea hasi da, Nafarroako Gobernuak mundu mailan parte hartzen duen ekimena
Ekainaren 27tik uztailaren 1era hainbat jarduera egingo dira administrazio publikoak herritarrengana hurbiltzeko
Nafarroako Gobernuak, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, jarduera-agenda bat programatu du astelehen honetatik ostiralera arte, Administrazio Irekiaren Astea dela eta. Helburua da administrazio publikoak herritarrengana hurbiltzea, gardentasuna, kontuak ematea, herritarren parte-hartzea, osotasun publikoa eta lankidetza sustatzea eta zabaltzea. Programa osoa esteka honetan kontsulta daiteke.
Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian aukera dezakezu hizkuntza.