Descárgate la app
Zehapen-espedientea ireki zaio Nafarroako Futbol Federazioari, lehia murrizteko egin ahal izan diren praktikengatik
2022ko apirilaren 12a
Zehapen-espedientea ireki zaio Nafarroako Futbol Federazioari, lehia murrizteko egin ahal izan diren praktikengatik
Nafarroako Gobernuko Lehia Zuzendaritzak, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Kontsumo eta Arbitraje Zerbitzuaren menpe dagoena, zehapen-espedientea ireki dio aste honetan Nafarroako Futbol Federazioari, abusuzko jokabide bat izan dezakeelakoan; izan ere, lehiaketa ofizialetan parte hartzeko gaitzen duten federazio-lizentziak ematea baldintzatuko luke «MUTUALIDAD» izeneko kuota bat ordaintzeak.
Zehapen-espediente hau izapidetzeko gehieneko epea 18 hilabetekoa da, espedientea irekitzen den egunetik zenbatzen hasita. Ebazpena Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari (CNMC) dagokio.
Gogoratu behar da zehapen-espediente bat irekitzeak ez duela aldez aurretik epaitzen azken ebazpena, eta Lehiaren Zuzendaritzak ez duela inolako jarrerarik hartzen aipatutako gertakariei buruz, ezta ustez araua hautsi duen erakundearen erantzukizunari buruz ere, behin-behinekoa bada ere.