2022ko ekainaren 7a

36 programek osatzen dute Baluarte Fundazioaren eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren 2022-2023 denboraldi berria

Esnaola kontseilariak adierazi duenez gizartearekiko konpromisoa dago,  kalitatezko egitarau erakargarriekin
María Antonia Rodríguez, Rebeca Esnaola eta Rubén Jauquicoa Baluarten.
María Antonia Rodríguez, Rebeca Esnaola eta Rubén Jauquicoa Baluarten.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak (OSN) eta Baluarte Fundazioak 2022-2023 denboraldia aurkeztu dute gaur goizean eta ,guztira 36 programa eskainiko dituzte. Baluarteko Areto Nagusian Orkestraren hamabi abonu-programa eta bederatzi proposamen liriko/klasiko zein  dantza-proposamen izango dira Fundazioaren denboraldi nagusian, 2022ko urritik 2023ko ekainera bitartean. Baluarte Ganberaren edizio berriak estiloen fusioa ardatz izango duten lau kontzertu izango ditu, eta Baluarte Txiki zikloak familia osoarentzako sei ikuskizun proposatuko ditu. Orkestrak, gainera, 17 kontzertu eskainiko ditu Nafarroako hainbat herritan.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)