Descárgate la app
162.625 emakume, umetoki-lepoko minbizia goiz detektatzeko urtarrilean hasiko den populazio-programaren hartzaileak
2022ko urriaren 7a
162.625 emakume, umetoki-lepoko minbizia goiz detektatzeko urtarrilean hasiko den populazio-programaren hartzaileak
Osasun Departamentuak 2023ko urtarrilaren amaiera aldera jarriko du abian umetoki-lepoko minbizia goiz detektatzeko populazio-programa. 35 eta 65 urte arteko 162.625 emakumerentzat izango da, eta baheketa-proba nagusia Giza Papilomaren Birusa (GPB) detektatzea izango da.
Programa honen berrikuntza, erabakia hartzen duten emakumeek bere helbidean proba egin ostean, dagokien Sexu eta Erreprodukzio Osasunerako Arreta Gunean (CASSyR) lagin hori entregatu ahal izateko aukeran datza. Emaitza positiboa izatean, zitologiaren proba aginduko da. Azterketa hauek bost urtez behin egingo dira (emakumeek gonbite bat jasoko dute 35, 40, 45, 50, 55, 60 eta 65 urte betetzen dituzten urteetan). Bitartean, 25 eta 34 arteko adina dutenek, CASSyR bidez garatutako hiru urtez behingo zitologia programarekin jarraituko dute.
Herritarrentzako programa honen lehenengo txanda, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuarekin (NOPLOI) atxikita dagoena, 2023 urteko urtarrilaren eta 2027ko abenduaren artean garatuko da; bere biztanleria jomuga osatzen dute Nafarroan bizi diren emakumeek, 1958ko urtarrilaren 1a eta 1992ko abenduaren 31 artean jaiotako haiek.
Helburu nagusienak dira: umetoki-lepoko minbiziaren gertakaria murriztea; arrazoi hau dela-eta gertatzen diren heriotzak murriztea; eta gaixotasun honen diagnosia jaso duten gaixoen bizi-kalitatea hobetzea.
Emakumezkoen partaidetza altua elementu erabakigarria da herritarrengan gertakari hau eta heriotza-tasa murrizteko orduan. Horretarako, sentsibilizazio kanpaina bat elaboratu da, zeinek barne hartzen duen CASSyR-etan olanak jartzea eta kartel edota informazio-liburuxka elebidunak eskaintzea, Programa herritarrengana hurbiltze aldera. Era berean, Programaren informazioa osorik esekita dago Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren webgunean.
Urrian, azterketa pilotua
Lehenago, datorren astean, azterketa pilotua abiaraziko da zeinetarako hiru CASSyR hautatu diren Osasun Arlo bakoitzeko (Andraize-Buztintxuri, Iruñan, Garcia Orcoyen Ospitalea Lizarran, eta Tutera Hegoaldea-Santa Anako CASSyR). Zehazki, 1.000 emakume gonbidatuko dira, itxaron-zerrendan daudenak honako gunetan: 750 Iruñako Esparruan, 100 Lizarrakoak eta 150 Tutera Hegoaldea-Santa Anako CASSyR-koak, eta gonbidapen gutunak igorriko zaizkie, bere auto-hartzerako kit-arekin eta instrukzioekin batera.
Gutun horretan adieraziko dira emakumeentzako laginen entrega egiteko ordutegia hala nola eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko (NOPLOI) Programaren telefono bat, laginaren hartualdia profesional batek egin dezan zita bat eskatu nahi duten emakume haientzat. Horrez gain, umetoki-lepoko minbiziaren, bere intzidentziaren, prebentzio eran modu goiztiar batean atzemateko, baheketa-probarako, bere emaitzaren bidalketarako eta bestelako probak behar direnerako esku-hartzearen gaineko informazio zehatza barne hartzen du.
Batez beste 35.000 emakumerekin osatutako 25 eta 34 urte arteko herritarren kasuan, zitologia mantentzen da lehen mailako atzemate-proba bezala, zein oraindainoko eran egingo den, hiru urtez behin, CASSyR dela medio.
Nafarroan 4,5 kasu 100.000 emakumeko
Intzidentziaren harira, Nafarroako egoerak Europa Iparraldeko herrialdeetakoaren antza du. Nafarroan minbizia duten herritarren Erregistroan ageri diren azken datuen arabera, umetoki-lepoko minbiziaren intzidentzia 100.000 emakumeko 4,5ean finkatzen da. Urte bakoitzeko 17-23 inguru diagnostikatu ziren, maiztasunean 16. postua lortuz. Munduko biztanleriari dagokion heriotza-tasa, 100.000 emakumeko 1ean ezartzen da.
Mundu mailan, laugarren postua betetzen du, 100.000 emakumeko 13,1 portzentajea kontuan hartuta, bularreko, kolon eta ondesteko edota biriketako minbiziaren atzetik. Espainian hamabigarren postua betetzen du 100.000 emakumeko 5,2ko intzidentzia batekin.
Frogatuta dago Giza Papilomaren Birusak (GPB) umetoki-lepoaren minbizia garatzeko unean duen eragina, ondorioz, lehen mailako prebentzio izaerako neurrien aplikazioak, esaterako txartaketak, bere kontrolerako elementu giltza bat suposatzen du, sexualitate osasuntsu baterako heziketarekin osatutako preserbatiboaren erabilera ere barne hartuz. Tumore horren aurka borrokatzeko beste arma eraginkorra, bigarren mailako estrategien (atzemate goiztiarra) aplikazioan datza.
Minbiziaren atzemate goiztiarrak bere efikazia eta eraginkortasuna erakutsi du, heriotza-tasa modu esanguratsuan murrizteko bidea emanez, horregatik, atzemate goiztiarraren estrategia oro, gaixotasun hau eraginkortasunez kontrolatzeko eta ezabatzen saiatzeko modu eraginkor bat izan liteke.
Bularreko nahiz kolon eta ondesteko minbiziaren programak
Nafarroan, herritarrentzako beste bi programa existitzen dira: bularreko minbiziaren atzemate goiztiarrarena eta kolon eta ondestekoarena.
Bularreko minbiziaren programa, Europan aitzindaria, Nafarroan 1990an finkatu zen eta partaidetza maila oso altuarekin kontatzen du (biztanleria jomugaren % 85etik gorakoa), egoera goiztiarreko tumoreak atzematerakoan arrakasta itzela suposatuz; beraz, diagnosi mailako aurrerapenak edota terapeutikoak bitarteko, bularreko minbiziak eragiten dituen heriotza-tasa murriztea, biziraupenaren hedapena eta kaltetutako emakume ororen bizi-kalitatearen hobekuntza bat lortu da.
Bestalde, 2014an indarrean jarri zen kolon eta ondesteko programak, urte hauetan zehar partaidetzarik handiena lortu du maila nazionalean (% 76koa bere hirugarren txandan).