2018ko urtarrilaren 25a

“El euskera tiene valor. Euskarak balio du”, Euskarabidearen kanpaina berria, hizkuntzaren irudia eta balioa indartzeko

Euskara kultura osagai positibotzat aurkezten du, gehitzen eta aberasten duena
Euskara bultzatzeko Euskarabideak aurkeztutako kanpainaren kartela.
Euskara bultzatzeko Euskarabideak aurkeztutako kanpainaren kartela.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak, Euskarabidearen bidez, "El euskera tiene valor. Euskarak balio du” kanpaina jarri du abian, euskararen balioa indartzeko eta Nafarroak berezkoa duen hizkuntza hau kultura osagai positibotzat eta etorizuneko baliotzat aurkezteko.

Kanpaina, eremu ez-euskalduneko jendeari zuzendua, Euskararen I. Plan Estrategikoa (2016-2019) dokumentuan biltzen diren helburu nagusietako batekin bat egiten du: euskara Nafarroako gizartearen balio positiboekin eta etorkizuneko balioekin lotzea.

Zentzu honetan, 2018-2019 ikasturteko aurrematrikulazio kanpainarekin batera gauzatuko da eta mezu hau indartuko du.