Hiri eta herri lagunkoiak


«Adinekoekin lagunkoiak diren hiri, herri eta auzoen» kontzeptua Nafarroako zahartze aktiboaren estrategiaren ekarpen gisa sortu zen. Horren eginkizuna da hirian hobekuntzak eta diseinu- eta kudeaketa-irizpideak proposatzea, plangintzan laguntzeko (hiri- eta lurralde-plangintza) adinekoen beharretara egokitutako hiri eta komunitate osasuntsuak eta lagunkoiak eraikitzen, adinekoak duintasunez eta autonomiaz bizi daitezen, osasun onaz goza dezaten eta gizartean modu osoan eta aktiboan parte hartzen jarrai dezaten. 

Helburua da plangintzak zahartzearen ikuspegia txertatzea erabakiak hartzeko prozesuan, hiri- eta landa-eremuak eraikitzen laguntzeko; adinekoekin, zeinak gero eta gehiago diren, lagunkoiagoak izan daitezen, eta, aldi berean, adinekoen bizi-kalitatea hobetzeko.

Ildo horretan, Nafarroako Gobernuak Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia saritu zuen, Corella Lagunkoia, Lerin Lagunkoia y Burgi Lagunkoia,  proiektuengatik, hiri-diagnostiko parte-hartzaileko proiektuak egin baitzituzten adinekoen ikuspegitik, adinekoek, hirigintza kontuan hartuta, dituzten eguneroko beharrak atzemateko.