2020ko ekainaren 10a

Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko Foru Legearen aurreproiektuaren parte-hartze publikorako prozesua hasi da eta ekainaren 30era arte zabalik egonen da

Klima-anbizio handiagoaren eskakizunari erantzuten dio testu berriak
videocam Anteproyecto de Ley Foral de Cambio Climático y Transición Energética collections Irudi galeria

Desde hoy miércoles día 10 y hasta el próximo 30 de junio está abierto el proceso de participación pública en el anteproyecto de Ley Foral de Cambio Climático y Transición Energética. En nuevo texto responde a la exigencia de mayor ambición climática, derivada de la declaración institucional de emergencia climática que aprobó el Ejecutivo foral en  septiembre pasado, y se alinea con los compromisos de  transición energética y de lucha contra el calentamiento global acordados en el ámbito europeo.

Gaur, asteazkena, hilak 10, hasi eta datorren ekainaren 30era arte zabalik dago Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko Foru Legearen aurreproiektuan parte-hartze publikorako prozesua. Testu berri honek, Foru Exekutiboak joan den irailean onartu zuen klima-larrialdiko adierazpen instituzionalaren ondoriozko klima-anbizio handiagoaren eskakizunari erantzuten dio, eta bat egiten du Europako esparruan adostutako energia-trantsizioko eta berotze globalaren aurkako borrokako konpromisoekin.

Testu berriaren edukia gaur goizean aurkeztu die Garapen Ekonomikoko kontseilaria den Manu Ayerdik eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria den Itziar Gómezek Nafarroako Gobernuko gainerako kideei gaur egin duten bileran.

Parte-hartze publikoaren prozesuan bost lan-saio eta eztabaida sartzen dira herritar guztientzat. Ekainaren 17tik 23ra bitarte egingo dira bideokonferentzia bidez Webex plataforma erabilita. Gaiak eta egunak hauek izango dira: eraikuntza (ekainak 17, asteazkena), mugikortasuna (ekainak 18, osteguna), lehen sektorea (ekainak 19, ostirala), toki-eremua (ekainak 22, astelehena) eta enpresa  (ekainak 23, asteartea). Horiek guztiak 17:00etatik 19:00etara bitartean egingo dira, eta parte hartzeko aurretik izena eman beharko da.

Halaber, eta ekainaren 30era bitarte, testuaren gainean ekarpenak egin ahal izango dira Gobernu Irekiaren web gunearen bidez, eta, ondoren, ekarpenak ebatzi eta jakinaraziko dira. Legearen izapideak aurrera jarraituko du harik eta Foru Exekutiboak onartzen duen arte, Parlamentuan eztabaidatu aurretik.

Aurreproiektuaren testuan jasotzen dira Nafarroako 2030eko Plan Energetikoaren eta 2018an onartutako  KLINA  ibilbide-orriaren helburu nagusiak; hots, berotegi-efektuko gasen (BEG) isurpenak murriztekoak. Helburua da Nafarroan CO2 eta berotegi-efektuko gainerako gasen emisio garbiak gutxienez %45 murriztea 2030erako eta %80 2050. urteari begira, 2005eko emisioak kontuan hartuta. Horrez gain, %10 murriztu nahi da energiaren kontsumoa eta Foru Komunitatean kontsumitzen denaren %50a berriztagarria izatea da helburua.

Klima aldaketa arautzeko eta horren inguruan konpromisoa hartzeko esparru berria

Foru lege berria izango da Foru Komunitateko ekintza klimatikoaren esparru arau-emailea, instituzionala eta instrumentala eta horrek arautuko du baita ere eredu energetiko iraunkorrago batera iragaiteko prozesua, karbono gutxiko ekonomiarekin, dauden baliabideen eraginkortasunean oinarritua, eta energia fosilak energia berriztagarriek pixkanaka ordezkatzea planteatzen duena.

Horretarako, helburuen artean, honako hauek aurkitzen dira: politika sektorial erlazionatuak koordinatzea, BEG emisioak arintzeko helburuak betetzea edota egokitzapena erraztea biztanleriaren eta lurraldearen zaurgarritasuna murriztuaz.

Testua egiterakoan, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak (zehazki, Ekonomia Zirkularraren eta Aldaketa Klimatikoaren Zerbitzuak) Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuaren lankidetza eta Gobernuko gainerako Departamentuen ekarpenak izan ditu.

Lege berriaren edukia 2018az geroztik ari dira lantzen, eta Nafarroako 2030eko Plan Energetikoan eta KLINAn (Nafarroako Aldaketa Klimatikoaren 2017-2050eko Ibilbide Orria) ezarritakoan oinarritzen da. Nafarroako Gobernuaren Klima Larrialdirako Adierazpenak, 2019ko irailean onartutakoak, klimaren alde munduan egiten den mobilizazio sozial zabalak eta beste autonomia erkidego batzuk eta Estatua bera ere garatzen ari diren araudi-lanak Nafarroarako foru-legea lantzeko aukera bermatzen dute.

Aurreproiektuaren hitzaurrean bertan aipatzen da baita ere COVID-19ak eragindako osasun-krisia, eta esaten da “egun gizateria atsekabetzen duten mehatxu handietako bik, klima-aldaketak eta koronabirusaren pandemiak, helburu komunak eskatzen dituztela: lidergo ausarta eta kooperatiboa. Koronabirusaren krisia agertzeak eta ondorengo berreskuratzeak planeta bide iraunkorrago eta inklusiboago batera bideratu behar du; alegia, aldaketa klimatikoa, trantsizioa eta energia-eraginkortasuna jorratuko dituen bidea, biodibertsitatearen galera inbertitu eta gizateriaren osasuna eta segurtasuna epe luzera bermatuko dituena”.

Trantsizio Energetikoaren Agentzia, Aldaketa Klimatikoaren Bulegoa eta Klima Funtsa

Legea 66 artikulutan garatzen da, eta bost titulutan ordenatuta daude. I. tituluak gobernantza-sistema ezartzen du, departamentuen arteko koordinazioa eta estamentu publiko eta pribatuena eta segimendu parte-hartzailea bermatzeko. Aldaketa klimatikoaren eta energiaren arloan plangintza estrategikoa definitzen du, loturiko politika sektorialekin koordinatuta, eta ATENA Energia Trantsiziorako Agentzia, Nafarroako Aldaketa Klimatikoaren Bulegoa eta Klima Funtsa sortzen ditu, planak eta ekimenak eta karbonoaren aurrekontuak batera finantzatzeko instrumentu gisa.

II. titulua aldaketa klimatikoa arintzeari eta eredu energetiko berriari buruzkoa da, emisioak murrizteko helburuak lortzeko gakoa. Energia berriztagarriak bultzatzeko neurriak ezartzen dira (banatzaile energetikoen betebeharrak, energia eolikorako esparrua, sorkuntza elektrikoaren deskarbonizazioa eta energia berriztagarrien eta energia-eraginkortasunaren erabilera eraikuntzan), eta mugikortasun iraunkorrari buruzkoak (mugikortasun-planak, mugikortasun elektrikoa eta 0 emisioak sustatzea). Horrez gain, beste alderdi batzuen artean, lehen sektorean eta hondakinen arloan arintzeko helburuak zehazten ditu.

III. tituluan, “Aldaketa klimatikora egokitzea” izenekoan, neurriak eta irizpideak ezartzen dira klima-aldaketara egokitzea jarduera-eremu guztietan zeharka txertatzeko, bereziki Foru Gobernuaren plan sektorialetan. Hain zuzen ere, aldaketa klimatikoaren ondorioen inguruan aurreikus daitezkeen arriskuak gutxitu nahi dira eremu guztietan, eta pobrezia energetikoari aurre egin, biztanleria-sektore ahulenentzako konpentsazio-mekanismoak bermatuaz.

IV. tituluari dagokionez, “Administrazio iraunkorrari” buruzkoa da, eta honako hauetan konpromisoak dituzten administrazio publikoentzako jarraibideak eta betebeharrak ezartzen ditu: eraikuntza, mugikortasuna, erosketa publikoa, energia-eraginkortasuna eta energia berriztagarriak. Halaber, energia-auditoretzak eta kontsumoak eta emisioak murrizteko planak ezartzen ditu.

Azkenik, V. titulua ikuskaritzan, segimenduan eta zehapen-araubidean oinarritzen da, eta foru-lege hau eta bertako printzipioak behar bezala aplikatzea bermatzeko neurriak erregulatzen ditu.