Navigation Menu

Kokapena

NOU-Genetika

Kokapena

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Genetika Medikoko Zerbitzua Erizaintza Eskola zaharrean dago, eta duela gutxi eraberritu dute, zerbitzuaren kontsultak eta instalazioak hobetzeko eta handitzeko. Ondorioz, pazientearendako arreta zuzena emateko eremua (kontsultak) bigarren solairutik beheko solairura aldatu da, eta, hala, bigarren solairuko diagnostiko eta ikerketako laborategiaren eremua handitu da.

Eraberritze horrek abantaila hauek ekarri ditu, besteak beste: pazienteendako eta laguntzaileendako irisgarritasuna hobetu da, bai eta profesional lantaldeak lan baldintzak ere, beharretara hobeki egokituta baitituzte eremuak. Gainera, kontsultak analisi- eta ikerketa-eremutik hurbil daudenez, probak oso arin eta koordinazio handiz egin daitezke laborategian.

Antolaketa berri horrekin eta zabaltze-obrak eginda, Zerbitzuak aurreikusten du egiten duen jarduera klinikoaren kalitatea eta segurtasuna handitzea eta, aldi berean, zerbitzu-zorroa indartzea ospitaleen hurbiltasuna eta beste zerbitzu eta/edo espezialitate batzuekiko lankidetza galdegiten duten prozedurekin.

NOUren planoa - Irunlarrea

Idazkaritzako telefonoak: 848 42 99 90 eta 848 42 82 65

Área del laboratorio e diagnóstico e investigación del Servicio de Genética Médica