Descárgate la app
Foruzaingoaren gida praktikoa, WhatsApp kontuaren bahiketa edo ordezkapena prebenitzeko eta horren aurrean jarduteko - 2. ZATIA
Foruzaingoaren gida praktikoa, WhatsApp kontuaren bahiketa edo ordezkapena prebenitzeko eta horren aurrean jarduteko - 2. ZATIA
Nafarroako Foruzaingoaren Delitu Informatikoen Taldetik WhatsApp mezularitza-aplikazioaren kontuen usurpazioekin lotutako salaketa ugari jasotzen ari gara. Delitugileak, kontuan sartu ondoren, biktimaren profil-argazki bera eta kontaktuen zerrenda erabiltzen ditu, eta mezuak bidaltzen dizkie premiazko diru-transferentziak eskatuz, hainbat motatako arazoak alegatuta.
Horregatik, gida praktiko hau osatu da WhatsApp kontuaren usurpazioak saihesteko gomendioekin.
2. ZATIA: WHATSAPP KONTUAREN USURPAZIOA JASAN DUTEN PERTSONENTZAKO GOMENDIOAK
1. Berriro instalatu WhatsApp aplikazioa, telefono-zenbakia erregistratuz eta SMS bidez jasotako egiaztapen-kodea sartuz.
2. Sistema eragile desberdinak eguneratu telefonoaren ezarpenetan:
- Android.
- iPhone (iOS). (Ahultasun asko gailuaren sistema eragilearen eguneratzeen bidez zuzentzen dira).
3. Senideei eta kontaktuei jakinarazi: Kontaktuei jakinarazi kontua konprometituta egon dela eta baztertu ditzatela kalteak jasandako kontutik jasotako diru-, Bizum-, transferentzia- edo datu pertsonalen edozein eskaera.
4. Banku-mugimenduak berrikusi: Banku-datuak eman badira edo kontakturen batek ordainketak egin baditu:
- Berehala jarri harremanetan banku-erakundearekin.
- Eragiketa susmagarriak berrikustea edo blokeatzea eskatu.
- Egiaztagiriak eta mugimenduak gorde.
5. Aldian-aldian berrikusi WhatsApp kontuari lotutako gailuak: Aplikazioan sartu, goiko eskuineko izkinan agertzen diren hiru puntu bertikalak sakatu, Lotutako gailuak. WhatsApp → Lotutako gailuak Egiaztatu ordenagailuetan, tabletetan edo nabigatzaileetan saio irekirik dagoen. Berehala itxi behar dugu agertzen zaigun edozein gailu ezezagun.
6. Pasahitzak berrikusi: Berrikusi gainerako kontuen pasahitza (posta elektronikoa, sare sozialak eta banku elektronikoa) eta aldatu pasahitzak soilik horiek ere konprometituta egon zitezkeela uste baduzu edo gertakarian zehar kredentzial horiek eman bazenituen.
7. Evidentziak/Frogak gorde salaketa penala aurkezteko. Gorde:
- Pantaila-argazkiak.
- Elkarrizketak.
- Tartean dauden telefono-zenbakiak.
- Jasotako posta elektronikoak.
- Transferentzien edo Bizum-en egiaztagiriak.
USURPAZIO KASUAN, SALAKETA AURREZ AURRE AURKEZ DEZAKEZU IRUÑEAN DITUGUN HERRITARREN ARRETARAKO BULEGOETAKO (ODAC) ETA LURRALDE-KOMISARIETAKO EDOZEINETAN, EDO ONLINE:
https://www.navarra.es/es/tramites/on/-/line/Denuncias-penales-o-administrativas