Foruzaingoaren gida praktikoa, WhatsApp kontuaren bahiketa edo ordezkapena prebenitzeko eta horren aurrean jarduteko - 1. ZATIA

WhatsApp kontuaren usurpazioa saihesteko gomendioak
14 de noviembre de 2026

Nafarroako Foruzaingoaren Delitu Informatikoen Taldetik WhatsApp mezularitza-aplikazioaren kontuen usurpazioekin lotutako salaketa ugari jasotzen ari gara. Delitugileak, kontuan sartu ondoren, biktimaren profil-argazki bera eta kontaktuen zerrenda erabiltzen ditu, eta mezuak bidaltzen dizkie premiazko diru-transferentziak eskatuz, hainbat motatako arazoak alegatuta.

Horregatik, gida praktiko hau osatu da WhatsApp kontuaren usurpazioak saihesteko gomendioekin.

 

1. ZATIA: WHATSAPP KONTUAREN USURPAZIOA SAIHESTEKO GOMENDIOAK

 

1. Neurri garrantzitsuena denez, bi urratsak bidezko egiaztapena aktibatu behar da.

Kontuan legez kanpoko sarbideak saihesteko segurtasun-neurri gehigarri bat ezartzea da kontua.

WhatsAppen: Ezarpenak → Kontua → Bi urratsak bidezko egiaztapena → Aktibatu

  • Pasahitz bat ezarri.
  • Berreskuratzeko helbide elektroniko bat lotu.

Nahiz eta delitugile batek egiaztapen-SMSa lortu, ezingo du kontua aktibatu pasahitz gehigarri hori gabe.

Funtsezkoa da bi urratsak bidezko egiaztapen hori (edo egiaztapen-faktore bikoitza) izatea aplikazio garrantzitsu guztietan, batez ere erosketak, gastuak eta/edo harpidetzak egin daitezkeenetan:

  • Posta elektronikoko kontuetan.
  • Sare sozialetan (Instagram, WhatsApp, Facebook, etab.).
  • Amazon kontuetan.
  • Streaming plataformen kontuetan (Netflix, HBO, etab.).
  • Hornikuntzak kudeatzeko kontuetan (elektrizitatea, gasa, telefonia), hala nola Iberdrola, Endesa, Movistar, Vodafone, etab..
  • Eta, oro har, ordainketak edo transakzio ekonomikoak egin daitezkeen edozein kontutan.

2. Inoiz ez eman WhatsAppeko SMS kodea

WhatsAppek ez du inoiz SMS bidez jasotako kodea eskatzen. Beraz, ez da kode hori berriro bidali behar kanpoko edozein eskaeraren aurrean.

Biktimak kode hori ematen badu, erasotzaileak beste gailu batean erregistra dezake kontua.

3. Aldian-aldian berrikusi WhatsApp kontuari lotutako gailuak

Aplikazioan sartu, goiko eskuineko izkinan agertzen diren hiru puntu bertikalak sakatu, eta sartu "Lotutako gailuak" atalean.

WhatsApp → Lotutako gailuak

Egiaztatu ordenagailuetan, tabletetan edo nabigatzaileetan saio irekirik dagoen. Berehala itxi behar dugu agertzen zaigun edozein gailu ezezagun.

4. Ez sakatu esteka susmagarrietan

Ez luza sinesgarritasunik posta elektronikoetatik, banku-erakundeetatik, mezularitza-enpresetatik, zozketetatik eta abarreotatik datozela diruditen mezuei. Batez ere, pasahitzak, SMS kodeak edo banku-datuak eskatzen badituzte. Inolako banku-erakundek ez dizkigu INOIZ gure pasahitza edo sarbide-kodea eskatuko, ez telefonoz, ez WhatsAppez, ezta beste inola ere.

5. Erabili WhatsAppeko blokeo biometrikoa

Aktibatu: Ezarpenak → Pribatutasuna → Aplikazioaren blokeoa → Ezaugarri biometrikoen bidez desblokeatu.

Hatz-marka, aurpegia edo beste identifikatzaileren bat erabil daiteke WhatsApp irekitzeko. Horrela, delitugileari gailurako sarbide fisikoa zailtzen zaio.

6. Garrantzitsua da telefonoa eguneratuta mantentzea

Sistema eragile desberdinak eguneratu:

  • Android.
  • iPhone (iOS).

Eta, era berean, mantendu aplikazio garrantzitsuak eguneratuta, batez ere:

  • WhatsApp.
  • Instagram eta sare sozialak.
  • Banku-aplikazioak.

Ahultasun asko gailuaren sistema eragilearen eguneratzeen bidez zuzentzen dira; beraz, funtsezkoa da eguneratuta mantentzea.

Batzuetan, ez da automatikoki eguneratzen, aukera hori desgaituta dugulako edo gailuan lekurik ez dugulako. Periodikoki egiaztatzea oso garrantzitsua da, eta bigarren kasua bada, leku arazoengatik eguneratzen ez bada (oso ohikoa), kendu edo ezabatu gabe utz dezakegun zerbait, eguneratzeko eta ondoren berreskuratzeko, beharrezkoa bada.

7. Saihestu aplikazioak leku ofizialetatik kanpo instalatzea

Instalatu aplikazioak Google Play edo App Store bezalako konfiantzazko lekuetatik bakarrik. WhatsApp, Telegram, posta elektroniko edo sare sozialen bidez bidalitako APK aplikazioez desconfiatu behar dugu.

8. Konfiguratu egoki aplikazioaren pribatutasuna

Gomendatzen da: Ezarpenak → Pribatutasuna

  • Profileko argazkia: "Nire kontaktuak".
  • Informazioa: "Nire kontaktuak".
  • Taldeak: "Nire kontaktuak".

Gizarte-ingeniaritzako erasoetarako informazioa biltzeko arriskua murrizten du.

Azken gomendioa

WhatsApp bidez jasotako premiazko diru-eskaera baten aurrean, baita senide edo lagun batengandik datorrela dirudienean ere, gomendagarria da eskaera hori aurretik egiaztatzea zuzeneko telefono-dei baten bidez.

WhatsApp kontuak usurpatzearekin lotutako iruzur gehienak biktimaren kontaktuen artean dagoen konfiantzan oinarritzen dira, eta transferentzia ekonomikoa inpultsiboki eta aldez aurretik egiaztapenik egin gabe egitea bilatzen dute.

USURPAZIO KASUAN, SALAKETA AURREZ AURRE AURKEZ DEZAKEZU IRUÑEAN DITUGUN HERRITARREN ARRETARAKO BULEGOETAKO (ODAC) ETA LURRALDE-KOMISARIETAKO EDOZEINETAN, EDO ONLINE:

 

https://www.navarra.es/es/tramites/on/-/line/Denuncias-penales-o-administrativas