Castellano | Euskara | Français | English
FORU AGINDUA, 1997KO ABENDUAREN 16KOA, INDUSTRI, MERKATARITZA, TURISMO ETA LAN KONTSEILARIAK EMANA, GOI ETA BEHE TENTSIOKO INSTALAZIOETARAKO ARAU PARTIKULARRAK ETA GEHIENBAT ETXEBIZITZARAKO DIREN ERAIKINETAN LOTURA-INSTALAZIOAK ERREGULATZEKO ARAUAK, DENAK NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO BARRUTI BERARIAZKOARI DAGOZKIONAK, ONESTEN DITUENA
(1998ko 10. NAOn argitaratutako testua, urtarrilaren 23an)
Atarikoa
Iberdrola, S.A. enpresak arau partikularrak onestea eskatzen du goi eta behe tentsioko instalazioetarako, MTDYC-, baita gehienbat etxebizitzarako diren eraikinetan lotura-instalazioetarako ere, MTDYC- Arauok Nafarroan energia elektrikoa banatzeari buruzkoak dira.
Jendaurrean hogeita hamar egunez egon zen 97-7-30ean argitaratu ondotik eta epe horretan ez zen alegaziorik aurkeztu.
Nafarroan energia elektrikoa banatzen duten beste enpresa batzuek ere adierazi zuten arau horietara bildu nahi zutela, honako hauek, hain zuzen: Berrueza, S.A., Electra Valdizarbe, S.A., Electra Saltea eta Electra Fortunato Martínez. Horiek ere arauen onespena eskatu dute.
Hartune elektrikoen gaineko Erregelamenduan, urriaren 15eko 2949/82 E. Dekretuaren bidez onetsi zen hartan, ezartzen da ezen, energia elektrikoa banatzen duten enpresek arauak proposatu ahalko dituztela goi tentsioko lineak, transformazio zentroak eta behe tentsioko sareak eraiki eta muntatzeko, bertan adierazten direlarik banaketa sareen eta abonatuen instalazioen homogeneotasun handiagoa lortzeko beharrezkoak diratekeen baldintza tekniko konkretuak.
Era berean, irailaren 20ko 2413/73 E. Dekretuak, 18. artikuluan aurreikusten duenez, enpresa banatzaileek arauak proposatu ahalko dituzte hartune, linea banatzaile, zenbakailuen instalazio eta banakako deribazioak eraiki eta muntatzeari buruzkoak.
Ikusirik, adierazitako oinarriak, indarra duten arauak eta, bereziki, Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 3. artikuluko 3. lerroaldea, agindu du:
Lehena
Goi eta behe tentsioko instalazioetarako arau partikularrak eta gehienbat etxebizitzarako diren eraikinetan lotura-instalazioak erregulatzeko arauak onestea, Nafarroan Iberdrola, S.A., Berrueza, S.A., Electra Valdizarbe, S.A., Electra Saltea eta Electra Fortunato Martínez enpresen esku dagoen banaketa elektrikoaren esparruan.
Bigarrena
Foru Agindu hau jakinaraztea Industri Segurtasunerako Zerbitzuari eta Iberdrola, S.A., Berrueza, S.A., Electra Valdizarbe, S.A., Electra Saltea eta Electra Fortunato Martínez enpresei. Adierazten da, halaber, Foru Agindu honen kontra errekurtso arrunta paratu ahalko dutela Nafarroako Gobernuan, hilabeteko epean, jakinarazten denetik edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legearen 114.tik 116.era arteko artikuluekin bat etorriz, eta Foru Agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dela.
Azken Xedapen Bakarra
Foru Agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.