(Edukira Joan)

Castellano | Euskara | Français | English

Nafarroako Oinarrizko eta Komunitateko Osasun-Laguntzarako Estrategia

“Oinarrizko Osasun Laguntza sendo eta ahaldundurik gabe ez dago inongo osasun sistemarik epe luzean jasangarria denik” (Kings Fund)

Zer dago estrategia abiarazteaz gain estrategian zehar ardatz izaten jarraitzen duen esaldi honen atzean?

Une egokian gaude Oinarrizko Osasun Laguntzaren eraldaketari kudeatzaileen, profesionalen, pazienteen eta herritarren adostasuna duten alderdietan garrantzia jarriz ekiteko, bai eta Oinarrizko Osasun Laguntzaren garrantzia justifikatzen duten balore eta printzipioei eutsiz ere, urte hauetako ibilbideak horrela frogatu baitu.

Horretarako, osasun laguntzaren modalitateak herritarren benetako beharretara egokitu behar dira, diziplinartekotasunean lan eginez, eskaria efizienteki banatuz, estamentu guztien gaitasun eta erantzukizun mailak handituz eta pazienteen inplikazioarekin. Horiez gain, esku-hartze komunitarioak eta gizarte eta osasun zerbitzuen arteko koordinazioak premiazko bultzada behar dute lurralde ekitatea xede duen komunitate batean.

Hori posible izan dadin, aurrekontu igoera ekarriko duen eszenatoki ekonomiko batean pentsatu beharko da, eta garapen teknologikoarekin batera berrikuntza, garapen profesionala eta ikerkuntza bultzatu. Hori guztia profesionalen rolak eta eskudantziak areagotu nahi dituen testuinguru baten baitan, eta segurtasunaren eta gizatasunaren kulturak guztiz zipriztintzen duen sistema batean.

Nafarroako Gobernuak 2019ko maiatzaren 22an onetsi zuen Estrategia hau kudeatzaile, teknikari, profesional sanitario eta ez-sanitario, paziente, zientzia-elkarte, lanbide elkargo eta udal ordezkariekin batera ondu da, parte-hartze prozesu eta foro ezberdinak baliatuz. Haien ekarpenik eta iradokizunik gabe agiri hau ez zen posible izanen.

  



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa