Castellano | Euskara | Français | English
Leihoak ireki egunero, etxeko airea berritzeko.
Hobe arnasa sudurretik hartzea ahotik baino, horrela aireari zikinkeriak kentzen dizkiogulako.
Substantzia narritagarririk gabeko airea arnastu behar dugu. Beraz, hauek denak ekidin beharko ditugu: tabako-kea (ez dezala inork erre gu han bagaude), hautsa, autoen gasak, margoa, aerosolak, garbiketa-produktu batzuk, intsektizidak...
Lantokian, beharrezkoa bada, maskara eta eskularruak erabili, babesteko.
Erretzeari utzi. Ez da ezinezkoa tabakoa uztea. Modu asko daude horretarako.
Saia zaitez tenperatura bertsuan egoten, hotz eta bero handirik gabe, eta jarri gripearen txertoa.
Erizain, mediku eta gizarte-langileek eginkizun garrantzitsua dute, eta zure plana aurrera eramaten laguntzeko daude.