(Edukira Joan)

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Adinekoak positiboan

Pertsona bakoitzaren atzean historia bat dago. Aurrean, askoz gehiago egon daitezke...  

Gaur egun nagusi egitea da...
ikastea, gozatzea, partekatzea, zaintzea, aktibatzea eta berriz ere maitemintzea.

 

Kanpainaren justifikazioa
 

Herritarrek oro har adinekoen gaineko pertzepzio batzuk dituzte, ezaugarri positiboak eta negatiboak konbinatzen dituztenak.
Azken boladan adinekoen profila aldatzen ari bada ere (prestakuntza handiagoa dute, aktiboagoak dira, beren eskubideak gehiago defendatzen dituzte eta, oro har, posizio ekonomiko hobea dute), oraindik estereotipo eta konnotazio negatiboek bizirik diraute, gaurko errealitatetik harago.
Hala ere, adinekoen eta zahartzearen irudi erreal eta positiboak bizitza kalitate hobea izaten laguntzen du. Horrela, autoestereotipo negatiboak eta irudi sozial negatiboak mehatxu dira zahartze aktibo eta osasungarrirako.
 
Horrela, zahartzearen irudi positiboa sustatzeko beharra dago, gaurko errealitate sozialera egokitua, bizitza guztiko prozesutzat hartuz. Halaber, funtsezkoa da sinbolitzatzen dituzten balioak berreskuratzea, hala nola sosegua, esperientzia, jakituria, errespetua, independentzia edo oroimena.
 
2017 - 2022 Zahartze aktibo eta osasungarrirako Nafarroako estrategiak “Gizarte informazio eta komunikazioa. Irudi sozial positiboa” izeneko arlo estrategiko bat du. Helburuen artean dago zahartzaroaren gaineko iritizi korronte positibo eta errealista bat sorraraztea, adinekoekiko berdintasun eta errespetu printzipioak sustatuz.
 
Beraz, estrategia horren baitan eta Nafarroako gizartean oro har eta adinekoek berek zahartzaroaren gainean duten pertzepzioa hobetzeko, planteatzen da kanpaina hau egitea, adinekoak pertsona aktibo gisa erakusteko, azpimarratuz haien arteko % 70-80 autonomoak eta independenteak direla funtzionalki.

 

Helburuak

  • Orokorra:

    • Nafarroako adinekoen irudi sozial positiboa eta zahartze aktibo eta osasungarria sustatzea, adinekoen egoera errealismo handigoarekin erakutsiz eta autozainketari, familiari, erkidegoari, kulturari eta ekonomiari egindako ekarpen positiboa aitortuz. 
     
  • Berariazkoak:
     
    • Bizitzaren etapa honetako alderdi positiboak eta bizitza proiektu gogobetegarriak erakustea.
    • Norberaren burua fisikoki, mentalki eta emozionalki edo sozialki zaintzeko modu desberdinak aurkeztea.
    • Adinekoekin atseginagoa den gizarte bat ahalbidetuko duten alderdian planteatzea.   
     

Xede populazioa
 

Herritarrak oro har: adinekoak, helduak, gazteak, haurrak.

   

Kanpainako materialak
 

      Eskuorria                                              Kartelak                                              Marquesinas 

                

     Prensa                                              Irratiko kuña                                               Bideoak

              

 

Bestelako materialak 

              


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa