(Edukira Joan)

Castellano | Euskara | Français | English

BERROGEIALDIA, COVIDaren ONDORIOZ

COVID-19A BADUZU

Etxebizitzan berrogeialdia egiteko adierazi badizute, izan liteke gaixotasuna inkubatzen aria zarelako esan izana:

  • Koronabirusa duen pertsona baten kontaktu hurbila izan zarelako. Hau da, birusa duen norbaitengandik bi metrora baino gutxiagora egon zarelako, 15 minutu baino gehiago, prebentzio-neurririk gabe.

  • Edo COVID-19a duen pertsona batengandik gertu egon zarelako ibilbide luzeko garraiobide batean (hegazkina, trena, autobusa, autoa, itsasontzia…).
     

Zer neurri bete behar dituzu:

  • Etxean gelditu, ahal bada, bakarkako eta ongi aireztatutako logela batean.

  • Logelatik atera behar baduzu edo beste norbaitek bertan sartu behar badu, eutsi 2 metroko distantziari, erabili maskara eta eskuak garbitu.

  • Ez hartu bisitaririk.

  • Eskuak maiz garbitu behar dituzu, ura eta xaboia edo gel hidroalkoholikoa erabilita.

  • Ez hartu botika antitermikoak (parazetamola, ibuprofenoa...).

  • Tenperatura egunean bitan hartu eta idatzi.

  • Sintomak agertzea zaindu.

  • Ahal bada, eguneroko errutinei eutsi eta entretenitzen duten jarduerak egin.

Decreto-Ley Foral 9/2020, de 16 de septiembre, por el que se establece el régimen sancionador por el incumplimiento de las medidas de prevención y contención sanitarias para afrontar la situación de crisis sanitaria ocasionada por Covid-19, en la Comunidad Foral de Navarra


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa