Castellano | Euskara | Français | English
(2014ko 203. NAOn argitaratutako testua, urriaren 16an)
Atarikoa
Nafarroako Foru Komunitateko nekazaritza-turismoaren erregulazioa onesten duen maiatzaren 28ko 44/2014 Foru Dekretuaren 9. artikuluak ezartzen duenez, nekazaritza-turismoaren establezimendu horiek plaka normalizatu bat agertu beharko dute nahitaez, dagokien bereizgarria duela. Turismoaren arloko kontseilari eskudunak onetsi beharko ditu haren ezaugarriak.
Orobat, xedapen gehigarri bakarrean xedatzen denez, foru dekretu horrek indarra hartzean Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatuta egon eta “nekazaritza-turismoa” terminoa erabiltzea baimendua duten landetxeek termino hori erabiltzen jarraituko dute, titularrak edo kudeatzaileak nekazaritzako eta abeltzaintzako jarduerak egiten jarraitzen duten bitartean, bezeroak haietan parte hartzen dutela.
Horrenbestez, agindu dut:
1. Nafarroako Foru Komunitateko nekazaritza-turismoaren jardueraren plaka bereizgarrien ezaugarri teknikoak onestea, foru agindu honen I. eta II. eranskinekin bat.
2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
3. Foru agindu honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
I. ERANSKINA. Nekazaritza-turismoaren plakak, foru dekretu honek indarra hartzean Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatuta dauden eta “nekazaritza-turismo” hitza erabiltzea baimenduta duten landetxeetan
Turismoko establezimendu horietan guztietan nahitaez erakutsi beharko da plaka bereizgarria sarrera nagusiaren ondoan. Plaka hori 40x40 cm-ko metalezko lauki bat izanen da, Pantone berde koloreko irudiak inskribatuta dituela hondo zuriaren gainean.
Modalitatearen bereizgarri diren berde koloreko irudien azpian, eranskinean datorren bezalako berde koloreko (Pantone ) izarren bidez, dagokion kategoria ezarriko da, baliokidetasun hauekin: (5 izar. 4 izar. 3 izar. 2 izar eta izar bat), erantsitako krokisetako neurrietan eta diseinuan.
II. ERANSKINA. Nekazaritza-turismoaren plakak
Nekazaritza-turismoko establezimendu guztietan nahitaezkoa izanen da dagokion bereizgarria daukan plaka normalizatu bat agertzea.
Plaka hori 40x40 cm-ko metalezko lauki bat izanen da, Pantone berde koloreko irudiak inskribatuta dituela hondo zuriaren gainean.