(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Turismoa :
    • Lojamendu turistikorako establezimenduak :
      • 24/2014 Foru Agindua, apirilaren 8koa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko landetxeen plaka bereizgarrien ezaugarriak ezartzen dituena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

24/2014 Foru Agindua, apirilaren 8koa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko landetxeen plaka bereizgarrien ezaugarriak ezartzen dituena

 

(2014ko 88. NAOn argitaratutako testua, maiatzaren 8an)

Atarikoa

Ekainaren 28ko 243/1999 Foru Dekretuaren bidez, landetxeak arautu ziren; foru dekretu hori aldatzen duen azaroaren 6ko 64/2013 Foru Dekretuaren artikulu bakarrak sailkapena, plaka bereizgarria eta sailkatzeko irizpideak ezartzen ditu, eta establezimendu horien premia adierazten du, plaka normalizatu bat erakusteko sarrera nagusiaren ondoan, eta hartan, modalitate eta sailkapenaren arabera dagokien bereizgarria agertzekoa; bestetik, adierazten du turismo arloko kontseilari eskudunak ezarriko dituela plakaren ezaugarriak.

Horrenbestez, agindu dut:

1. Landetxeetako plaka bereizgarrien ezaugarri teknikoak onestea, foru agindu honen I. eranskinarekin bat.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Foru agindu honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

I. ERANSKINA. Landetxeetako plakak

Landetxearen sailkapena duten turismoko establezimendu guztietan nahitaez erakutsi beharko da plaka bereizgarria sarrera nagusiaren ondoan. Plaka hori 40x40 cm-ko metalezko lauki bat izanen da, Pantone 553C berde koloreko irudiak inskribatuta dituela hondo zuriaren gainean.

Modalitatearen bereizgarri diren berde koloreko irudien azpian, eranskinean datorren bezalako berde koloreko (Pantone 553C) izarren bidez, dagokion kategoria ezarriko da, baliokidetasun hauekin: (5 izar. 4 izar. 3 izar. 2 izar eta izar bat), erantsitako krokisetako neurrietan eta diseinuan.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa