(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Turismoa :
    • Lojamendu turistikorako establezimenduak :
      • 23/2014 Foru Agindua, apirilaren 8koa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko turismoko kanpalekuen plaka bereizgarrien ezaugarriak ezartzen dituena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

23/2014 Foru Agindua, apirilaren 8koa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko turismoko kanpalekuen plaka bereizgarrien ezaugarriak ezartzen dituena

 

(2014ko 86. NAOn argitaratutako testua, maiatzaren 6an)

Atarikoa

Martxoaren 30eko 24/2009 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko turismoko kanpalekuen antolamenduari buruzko Erregelamendua onetsi zen; foru dekretu hori aldatzen duen abenduaren 4ko 73/2013 Foru Dekretuaren artikulu bakarrak sailkapena, plaka bereizgarria eta sailkatzeko irizpideak ezartzen ditu, eta establezimendu horien premia adierazten du, plaka normalizatu bat erakusteko sarrera nagusiaren ondoan, eta hartan, modalitate eta sailkapenaren arabera dagokien bereizgarria agertzekoa; bestetik, adierazten du turismo arloko kontseilari eskudunak ezarriko dituela plakaren ezaugarriak.

Horrenbestez, agindu dut:

1. Nafarroako Foru Komunitateko turismoko kanpalekuen plaka bereizgarrien ezaugarri teknikoak onestea, foru agindu honen I. eranskinarekin bat.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Foru agindu honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

I. ERANSKINA. Turismoko kanpalekuen plakak

Plaka metalezko errektangelu bat izanen da, 40x50 cm-koa, barrenean eremu edo hondo berde bat (Pantone 355 C) duela, 36x46 cm-koa. Koloreko eremu horren barrenean, eta hustuta, C letraren irudia agertuko da eta, azpian, Camping hitza, Bodoni Bold letra motan. Modalitatearen bereizgarria diren irudien azpian, eranskinean datorren bezalako urre koloreko (Pantone 457 C) izarren bidez, dagokion kategoria ezarriko da, baliokidetasun hauekin: (5 izar. 4 izar. 3 izar. 2 izar eta izar bat), erantsitako krokisetako neurrietan eta diseinuan.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa