(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Landa garapena :
    • BNPren zuzeneko laguntzak :
      • 88/2005 Foru Agindua, maiatzaren 30ekoa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana. Honen bidez, salbuespenezko neurriak hartzen dira, lehorte egoeraren ondorioz, lehorreko belarki-laboreek bete behar dituzten baldintzetan

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

88/2005 Foru Agindua, maiatzaren 30ekoa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana. Honen bidez, salbuespenezko neurriak hartzen dira, lehorte egoeraren ondorioz, lehorreko belarki-laboreek bete behar dituzten baldintzetan

 

(2005eko 80. NAOn argitaratutako testua, uztailaren 6an)

Atarikoa

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emandako 8/2005 Foru Aginduak, nekazaritzako zenbait produkturi azaleragatik ordaindu beharreko laguntzei, abeltzaintzako primei, eskualde behartsu batzuen kalte-ordainari eta nekazaritza eta ingurumen arloetako laguntzei buruzkoak, garatu egiten ditu, Nafarroako Foru Komunitatean, azaleragatik eman beharreko ordainketei lotutako araudiko kontu batzuk, Kontseiluaren 1782/2003 Erregelamenduko (EE) IV. tituluan ezarrita daudenak.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak apirilaren 18an emandako 70/2005 Foru Aginduaren bidez, berriz, aldatu egin zen arestian aipatutako 8/2005 Foru Aginduaren 23. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko eskualde jakin batzuetan lurrak kentzeko ehunekoa handitzeko xedez, haietan jasandako lehortearengatik.

Eskualde horietako lehorreko lurretan jasandako lehortea dela eta, laboreak ezin izanen dira iritsi ordainketak jasotzeko lortu beharreko garapen mailara, betiere Batzordearen 1973/2004 Erregelamenduko (EE) 2. artikuluaren arabera, haren bidez ezartzen baitira Kontseiluaren 1782/2003 Erregelamenduko (EE) IV. tituluan ezarritako laguntzak aplikatzeko xedapenak.

Oso-osorik ereindako lurretan eta tokiko arauei jarraikiz landutako laboreengatik, belarki-laboreetarako ordainketak eta gari gogorraren kalitaterako laguntza berariazkoa (Kontseiluaren 1782 Erregelamenduko -EE-IV. tituluko 1. kapituluan eta 10.ean ezarrita daudenak) eskatzen dituztenei, aipatutako artikulu haren 2. ataleko bigarren lerroaldeak onartzen die laguntza eskuratzeko aukera izaten jarraitzea loraketa fasera iritsi gabe ere, baldin eta hori gertatu bada estatu kideek aitortutako salbuespenezko baldintza klimatologikoengatik eta lurrak ez badira beste xede baterako erabili hazkuntza fase hori bitarte.

Bestalde, oso-osorik ereindako eta tokiko arauei jarraikiz landutako proteaginosoen lurretan, heldutasun esnetsura iristen ez badira dagokion estatu kideak aitortutako salbuespenezko baldintza klimatologikoengatik, 1782/2003 Erregelamenduko 77. artikuluko bigarren lerroaldeak onartzen du proteaginosoetarako laguntza eskuratzeko aukera izaten jarraitzea, baldin eta lurrak ez badira beste xede baterako erabili hazkuntza fase hori bitarte.

Aipatutako 8/2005 Foru Aginduko 9. artikuluan ezartzen da eskatzaileak beharturik daudela idatziz jakinaraztera beren ustiategian gertatzen diren gorabeherak, gorabehera horiek laguntzak eskuratzeko baldintzak ez betetzea badakarte.

8/2005 Foru Aginduko 19. artikuluan ezartzen da neguko laboreetarako laguntzen eskatzaileak beharturik daudela lurzatietan laborea edo haren hondarrak ekainaren 30a arte uztera.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, agindu dut:

1. Belarki-laboreen garapen baldintzetako salbuespena.

V., VI. eta VII. eskualdeetako udalerrietako lehorreko lurretako zereal-laboreentzat (gari gogorra eta koltza barne harturik) eta proteaginosoentzat egoera klimatiko berezia dagoela onartzen da, lehortea, hain zuzen ere; onarpen hori egiten da Batzordearen 1973/2004 Erregelamenduko (EE) 2.2 artikuluan eta Kontseiluaren 1782/2003 Erregelamenduko (EE) 77.ean aipatzen diren salbuespenak aplika daitezen. Beraz, tokiko arauei jarraikiz oso-osorik ereindako lurretan eta bertan zerealak lantzeagatik (gari gogorra eta koltza barne), loraketa fasera iristen ez badira, eta heldutasun esnetsura iristen ez diren proteaginosoengatik, laguntza eskuratzeko aukera izaten jarraitzen ahalko da, baldin eta lurrak ez badira beste xede baterako erabili hazkuntza fase horiek bitarte. Nolanahi dela ere, lur horietan labore hondarrak utzi beharko dira ekainaren 30a arte.

2. Laborearen baldintzetan izandako gorabeherak jakinarazteko salbuespena.

Belarki-laboreetarako laguntzen eskatzaileak salbuetsirik geldituko dira eta, beraz, ez dituzte jakinarazi beharko 8/2005 Foru Aginduko 9. artikuluan aipatzen diren gorabeherak, baldin eta lehorteagatik gertatu badira, 1. artikuluan zehazten diren labore eta udalerrietan.

Xedapen Iragankor Bakarra

Foru agindu honek ondorioak izanen ditu 2005eko otsailaren 1etik aurrera eta, hortaz, 8/2005 Foru Aginduaren (2005eko urtarrilaren 31ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala) babesean aurkeztutako eskaera guztiei aplikatuko zaie.

Azken Xedapen Bakarra

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa