(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Gazteria :
    • Arau orokorrak :
      • 244/2010 Foru Agindua, maiatzaren 11koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, Nafarroako artista gazteen profesilizazioa sostengatzeko diru-laguntzen oinarriak onesten dituena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

244/2010 Foru Agindua, maiatzaren 11koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, Nafarroako artista gazteen profesilizazioa sostengatzeko diru-laguntzen oinarriak onesten dituena

(2010eko 107. NAOn argitaratua, irailaren 3an)

 

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Gazteriaren Institutuaren bidez, gazteei sostengua ematen die beren sormena sustatzeko eta arte eta sormen kezkak dituzten gazteak aintzat hartzeko, irailaren 24ko 217/2007 Foru Dekretuarekin bat. Haren bidez Nafarroako Gazteriaren Institutua sortu eta estatutuak onetsi ziren.

Nafarroako Gazteriaren Institutuaren helburuetako bat da gazteen kultura garapena sustatzea, irailaren 24ko 217/2007 Foru Dekretuaren 19. artikuluko i) atalean jaso bezala, eta artista gazteen prestakuntzari eta ekoizpen prozesuari laguntzea. Horixe da gazteen artea promozionatzeko laguntzen kasua: beren helburua da artista gazteei sostengua ematea, sormen prozesuari lagunduz, baita bitarteko eta baliabide artistikoen hazkuntza eta kalitatearen hobekuntza lagunduz ere.

Nafarroako Gazteriaren Institutuak, "Nafarroako artista gazteen topaketak" programaren esparruan, hainbat ekintza egin ditu artista gazteen promozioari laguntzeko, bai gure foru komunitatean bai beste autonomia erkidego batzuetan promoziona daitezen.

Nolanahi ere, Nafarroako Gazteriaren Institutuak, Topaketen XXV. urteurrena ospaturik, eta modalitate desberdinetako artistekin izandako elkarrizketen ondoren, deialdi bat diseinatu du Nafarroako artista gazteen profesionalizazioa sostengatzeko.

Hala, Nafarroako Gazteriaren Institutuak sostengu egituratuagoa eskaini nahi die Nafarroako artista gazteei, sendoagoa, ahalbidetuko diena, batetik, arte gaitasunak hartzea eta hobetzea eta, bestetik, profesionaltasuna hobetzea.

Deialdi hau funtsezko elementu hauetan oinarrituta diseinatzen da:

1. Artista gazteekin elkarrizketa iraunkorra eta egituratua izatea.

2. Arlo honetan eskuduntza duten Nafarroako Gobernuko departamentuen arteko koordinazioa, hots, Kultura Departamentuaren eta Nafarroako Gazteriaren Institutuaren artean.

3. Artistak sustatzeari eta promozionatzeari dagokionez, Nafarroako Foru Komunitatean dauden baliabideak optimizatzea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen bidez eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz, agindu dut:

1. Nafarroako artista gazteen promoziorako eta horien arte sormenerako laguntzen deialdiaren oinarriak onestea.

2. 70.000,00 euroko gastua baimentzea deialdi honi aurre egiteko. Deialdia 2011ko gastuen aurrekontuko "Gazteen promoziorako eta sormenerako sostengua" izeneko 960002-96100-4809-232103 kontu-sailaren kargura ordainduko da, edo ekitaldi horretan sortzen den antzeko kontu-sailaren kargura, betiere aurrekontuan horretarako behar adina kreditu badago.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu hau igortzea Nafarroako Gazteriaren Institutuko kontu-hartzailetza delegatuari, Nafarroako Gazteriaren Institutuari, Gazteentzako Programen Atalari eta Nafarroako Gazteriaren Institutuko Gazteriaren Zuzendariordetzari, behar diren ondorioak izan ditzan.

ERANSKINA. Oinarriak

Arau orokorrak.

1. Xedea eta helburua.

Deialdi honen bidez, Nafarroako Gazteriaren Institutuak Nafarroako artista gazteei sostengua eman nahi die, batez ere 2008ko eta 2009ko Topaketak lehiaketan saritutakoei eta artean ibilbide bat dutenei arte gaitasunak hartzen eta hobetzen, baita beren profesionalizazioaren hobekuntzan ere. Hala, kulturaren eta artearen sektorean gora egiten lagunduko zaie.

2. Onuradunak.

2.1. 2010eko abenduaren 31n 18 eta 35 urte bitartekoak diren pertsonek edo gazte taldeek hartzen ahal dute parte.

2.2. Taldeen edo kolektiboen kasuan, eskaera sinatu duen pertsona hartuko da ordezkaritzat. Eta, talde horien izaerarengatik eta ezaugarriengatik, osagaien %35ek adinaren muga gainditzen ahalko dute, betiere taldea 3 lagunek edo gehiagok osatzen badute.

3. Pertsona edo talde onuradunek bete beharreko baldintzak.

Nafarroan sortua izatea edo 2008ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik Nafarroan erroldaturik egotea. Inguruabar hori erroldaren ziurtagiriaren bidez frogatu beharko da, eta laguntzak irauten duen bitartean horri eutsi beharko zaio.

2008ko eta 2009ko "Nafarroako artista gazteen topaketak" programan saritutako pertsonak izatea, edo arte sormeneko eremuan ibilbide eta proiekzio bat erakutsi izatea. Inguruabar hori curriculum artistikoaren, lortutako merezimenduen edo bestelako frogen bidez bermatuko da.

Promoziorako izangai diren pertsonak edo taldeak ezin dira izan 2010eko Nafarroako artista gazteen topaketetako saridunak, ezta deialdi honen aurreko saioetako promozioen onuradunak ere.

4. Modalitateak.

Deialdi honetan arte modalitate hauek sartzen dira:

-Arte Eszenikoak.

-Arte Plastikoak.

-Ikus-entzunezkoen arloko sorkuntza.

-Literatura generoak.

Eta gaur egungo artean sartutako beste arte modalitate batzuk (diseinua, moda, zinema, dantza, artea eta teknologia berriak...).

Musikaren modalitatea ez da deialdi honetan jaso, baduelako jadanik bere sostengua, musika taldeak eta interpreteak "Artistak bidez bide" zirkuitu nazionalean sartzearen bidez. Zirkuitu hori Espainiako Artista eta Interpreteen Elkarteak (AIE) sustatu du, Nafarroako Gazteriaren Institutuarekin elkarlanean. Eskatzaileek aipatutako zirkuituan parte hartzeari berariaz uko egiten badiote, beste modalitate artistikoen atalean egiten dituzten eskaerak aintzat hartzen ahalko zaizkie. Inola ere ez dira deialdi honen sostenguaren onuradun izanen "Artistak bidez bide" zirkuitu nazionalean parte hartzen duten taldeak.

5. Eskabideak aurkeztea.

5.1. Artista gazteak profesionalizatzea sostengatzeko eskaerak eskabide ereduarekin bat aurkeztuko dira, Nafarroako Gazteriaren Institutuan (Yanguas y Miranda, 27), edo telematika bidez, www.juventud.navarra.es web orriaren bitartez, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako tokietako edozeinetan aurkeztuz.

5.2. Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabetera bukatuko da modalitate artistiko guztietarako eskaerak aurkezteko epea.

6. Aurkeztu beharreko agiriak.

Eskaerarekin batera agiri hauek aurkeztuko dira:

-Nortasun Agiri Nazionalaren edo IFZ/AIZren fotokopia.

-Nafarroan jaio ez direnen kasuan, erroldaren ziurtagiria.

-Pertsona edo talde eskatzailearen curriculum pertsonala eta artistikoa, bereziki aipatuz laguntza eskaeraren esparruarekin lotura duen guztia.

-Laguntza zer jardueratarako eskatu den, horren azalpen memoria, ahal bezain zabal eta zehatza, argudioak barne, kostua berariaz aipatuz.

Zilegi izanen da agiriekin batera beharrezkotzat jotzen diren beste elementu guztiak ere aurkeztea, merezimenduak hobeki frogatzeko eta eskaerak hobeki aintzat hartzeko.

Laguntzaren eskabidea oso-osorik beteta ez badago, atzemandako akatsa zuzentzeko galdeginen zaio eskatzaileari. Horretarako, gehienez ere 5 egun balioduneko epea emanen zaio, horren berri jakinarazi eta ondoko egunetik hasita.

7. Instrukzioa eta balorazioa.

7.1. Deialdi honen xede diren laguntzak Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean aurreikusitako norgehiagokako araubidean tramitatuko dira.

7.2. Laguntzak emateko prozeduraren instrukzioa Gazteriaren Zuzendariordetzari dagokio, Gazteentzako Programen Atalaren bitartez.

7.3. Batzorde batek baloratuko ditu eskaerak. Batzordeburu Gazteriaren zuzendariordea izanen da eta, batzordekide, Gazteentzako Programen Ataleko burua, Idazkaritza Nagusiaren Ataleko burua eta enpresen sorreran eta kudeaketan aditu diren pertsonak eta/edo deialdiaren xede diren modalitateetako arteetan aditu direnak, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak izendaturik.

7.4. Ebaluazio batzordeak diru-laguntzetarako eskaerak baloratuko ditu deialdi honetan aurreikusitako balorazio irizpideei jarraituz, eta ebazpen proposamena eginen dio Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari.

8. Balorazio irizpideak.

Foru agindu honetan aurreikusitako profesionalizazioa sostengatzeko laguntzak emateko, aintzat hartuko da, lehenik, 2008ko eta 2009ko Topaketetako irabazle izan diren pertsonen eskaerak, eta gero gainerakoak. Oro har, balorazioa ezarritako irizpide hauen arabera eginen da:

-Artistaren edo taldearen ibilbidea edo proiekzioa: 35 puntu bitarte.

-Arte gaitasunak hartzen laguntzea: 25 puntu bitarte.

-Pertsona eskatzailearen profesionalizazioari laguntzea: 40 puntu bitarte.

Aurkeztutako dokumentazioaz gain, dokumentazioaren balorazioan gutxienez 50 puntu lortzen dituzten pertsonei elkarrizketa pertsonala eginen die ebaluazio batzordeak. Elkarrizketa horretan 60 puntu lortzen ahal dira gehienez.

Deialdi honetako laguntzak jaso ahal izateko, balorazioan gutxienez 80 puntu lortu beharko dira.

9. Laguntzaren zenbatekoa.

2008ko eta 2009ko Topaketetan lehen saria jaso zuten pertsona edo taldeentzako laguntzen gehieneko zenbatekoa eskaeran onartutako aurrekontu guztiaren %50 izaten ahal da, eta inola ere ez dira 4.000 euro gaindituko pertsona edo talde eskatzaile bakoitzeko.

Gainerako eskaeretarako, laguntzen gehieneko zenbatekoa eskaeran onartutako aurrekontu guztiaren %50 izan daiteke, eta inola ere ez dira 1.000 euro gaindituko pertsona edo talde eskatzaile bakoitzeko.

Laguntza hauei aurre egiteko, gehienez ere 70.000 euroko kreditua ezartzen da guztira.

10. Laguntzen inguruko ebazpena.

10.1. Laguntzak emateko, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailek ebazpen bat emanen du, eskaerak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita hiru hilabeteko epean.

10.2. Deialdiaren ebazpena www.juventud.navarra.es web orrian jarriko da jendaurrean, eta pertsona eskatzaileei jakinaraziko zaie.

10.3. Laguntzaren esleipena jakinarazi ondotik, eskatzaileak nahitaez idatziz adierazi beharko du zenbatekoarekin ados dagoela, jakinarazpena jaso eta hamabost egun naturaleko epean, eta konpromisoa hartuko du diferentzia bere kontura ordaintzeko eta proiektua aurkezpenean azaldu bezala mantentzeko. Epe hori iragan eta adostasuna idatziz adierazi ezean, laguntzari uko egiten diola ulertuko da.

Jakinarazpen hori, deialdi honen inguruko beste edozein agiri bezala, Nafarroako Gazteriaren Institutuaren Erregistroaren edo www.juventud.navarra.es web orriaren bitartez bideratuko da, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluan ezarritako lekuak erabiliz.

11. Onuradunen betebeharrak.

11.1. Eman zen horretarako bakar-bakarrik erabiltzea laguntza.

11.2. Nafarroako Gazteriaren Institutuari jakinaraztea laguntzaren gauzatzean gertatzen den edozein gorabehera, baldin eta xede hori aldatzea ekartzen badu.

11.3. Laguntzaren xedeari buruzko publizitaterik, jardueraren zabalkunderik, dokumentaziorik edo bestelako aipamenik egiten bada, idatziz nahiz ahoz, Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako Gazteriaren Institutuaren parte hartzea adierazi beharko da:

-Nafarroako Gobernuaren logotipoa.

-Testua: Nafarroako Gazteriaren Institutuak bultzatua.

11.4. Laguntzaren xede diren ekintzak egin direla eta gastuak justifikatzea Nafarroako Gazteriaren Institutuaren aurrean.

12. Ordainketa, eta justifikatzeko epea eta modua.

12.1. Justifikazio memoria eta dagozkion fakturak aurkeztu ondoren ordainduko da esleitutako laguntzaren zenbatekoa.

12.2. Onuradunak 2011ko azaroaren 15a baino lehen aurkeztu beharko du justifikazioa. Horretarako, laguntzaren xede den ekintza azaltzen duen memoria, eman beharko du, baita egindako gastuaren eta ordainketen frogagiriak ere. Indarrean den legeriarekin bat luzatuko dira faktura horiek, eta berariaz baztertzen dira ordainagiriak, aurrekontuak eta albaranak.

12.3. Diruz lagundutako gastu guztia justifikatu behar da. Justifikatutako ordainketen zenbatekoa esleitutako diru-laguntza adinakoa izanen da gutxienez.

13. Laguntzaren bateragarritasuna.

Ematen den diru-laguntza hau bateragarria izanen da administrazio berak, beste administrazio publiko batzuek, erakunde publiko edo pribatuek eta norbanakoek, naziokoek zein atzerrikoek, ematen dituzten bestelako diru-laguntzekin. Ildo horretan, lagundutako jarduerak finantzatzeko eskatu edo lortutako beste laguntza, diru-laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri eman beharko dute onuradunek. Nolanahi ere, jasotzen diren diru-laguntzen zenbatekoak, bakarka hartuta edo denak batuta, ezin izanen du behin ere gainditu diruz lagundutako jardueraren kostua.

14. Laguntza itzultzea.

Pertsona onuradunak proiektua egin duela behar bezala justifikatzen ez badu, pagaturiko laguntza osorik edo hein batean itzul dezala eskatuko zaio, proportzionaltasun irizpideari jarraituz eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Legearen 35. artikuluarekin bat.

Halaber, laguntzak itzultzeko arrazoi izanen dira ekintzak nahiz lanak baldin eta, beren izaerarengatik, difamatzailetzat, arrazistatzat, sexistatzat, xenofobotzat, diskriminatzailetzat, pornografikotzat edo bortiztzat jo badaitezke, edo indarrean den legeriaren aurkakoak badira nolanahi ere, edo zilegi ez edo legez kanpokoak badira argiro, eta, hortaz, Administrazio Publiko batek diru-laguntza ukatzeko modukoak.

15. Arau-hausteak eta zehapenak.

Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. titulua hartuko da aintzat.

16. Errekurtsoak.

Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Berariazko arauak.

I.-Arte eszenikoak.

1. Helburua.

1.1. Helburua da Nafarroako artista gazteei sostengua ematea, batez ere 2008ko eta 2009ko Topaketak lehiaketan saritutakoei eta arte eszenikoetan ibilbide bat dutenei arte gaitasunak hartzen eta hobetzen, baita beren profesionalizazioaren hobekuntzan ere. Hala, kulturaren eta artearen sektorean gora egiten lagunduko zaie.

1.2. Arte eszenikotzat jotzen dira honako hauekin lotutako muntaketa eta lanak: dantza, antzerkia, zirkoa, balleta, performancea, edo gorputz adierazpenarekin lotutako beste edozein joera.

2. Diru-laguntza jasotzen ahal duten ekintzak.

Nafarroako Gazteriaren Institutuak laguntzak emanen ditu 2011ko azaroaren 1a baino lehen egindako ekintzetarako, helburu hauek izanik:

Arteak mugimenduan arloan, gazteen, taldeen edo konpainien profesionalizazioa sostengatzea.

Arte eszenikoen esparruan, gaitasunak hartzen laguntzea, gazteen, taldeen edo konpainien etengabeko prestakuntzaren bidez.

Azken bi urteetan saritutako edo sortutako lanen edo antzezpenen promozioa eta zabalkundea sostengatzea, horiek sare, jaialdi eta zirkuitu nazioartekoetan, nazionaletan edo eskualdeetakoetan izan daitezen ahalbidetzeko, eta artisten promoziorako interesekoak diren beste ekintza batzuei errazteko.

Pertsona sortzailearen edo sortzaileen garapen profesionalerako onuragarritzat jo daitezkeen beste ekintza batzuk sostengatzea.

3. Modalitateko berariazko agiriak.

Deialdi honetako arau orokorretako 6. oinarrian aipatzen diren agiriez gain, eskatzaileak azalpen memoria bat aurkeztu beharko du, agiri hauek biltzen dituena:

-Profesionalizatzeko laguntzak eskatuz gero, garatu beharreko ekintza zehatzak jasotzen dituen dokumentua, horien aurrekontua barne.

-Etengabeko prestakuntzarako laguntzak eskatuz gero, prestakuntza ekintzaren edo ekintzen azalpen zehaztua: helburuak, prestakuntzaren edukia, ordu kopurua, kronograma eta eskatzaileak interesgarritzat jotako datu guztiak.

-Lan edo antzezpen bat sustatzeko laguntzak eskatuz gero, sustapen horren zehaztapenak, hauek barne: ekintza zehatzak, tokiak, gutxi gorabeherako datak eta aurrekontu zehaztua.

4. Betebehar berariazkoak pertsona, talde edo konpainia onuradunentzat.

Arau orokorretan denentzat ezarritako betebeharrez gainera, beste hauek ere bete beharko dituzte:

-Profesionalizazioa sostengatzeko, egindako ekintzen memoria eta egindako gastuen frogagiriak.

-Etengabeko prestakuntzaren kasuan, egindako ikasketei onura atera zaiela erakusten duten frogagiriak, ziurtagiria, prestakuntza ekintzaren memoria laburra eta egindako gastuen frogagiriak.

-Lana promozionatzeko, egindako ekintzen justifikazio memoria, barne direla gastuen frogagiriak eta emaitzen adierazleak.

II.-Arte plastikoak.

1. Helburua.

1.1. Helburua da Nafarroako artista gazteei sostengua ematea, batez ere 2008ko eta 2009ko Topaketak lehiaketan saritutakoei eta arte plastikoetan ibilbide bat dutenei arte gaitasunak hartzen eta hobetzen, baita beren profesionalizazioaren hobekuntzan ere. Hala, kulturaren eta artearen sektorean gora egiten lagunduko zaie.

1.2. Arte plastikotzat jotzen dira pintura, eskultura, grabatzea, marrazketa, argazkigintza, bideogintza, lan grafikoa, instalazioa, bideoartea, arte elektronikoa edo egungo beste edozein arte plastiko, bai eta diziplina arteko proiektuak ere.

2. Diru-laguntza jasotzen ahal duten ekintzak.

Nafarroako Gazteriaren Institutuak laguntzak emanen ditu 2011ko azaroaren 1a baino lehen egindako ekintzetarako, helburu hauek izanik:

Arte ekoizpena (proiektua egitea) sostengatzea.

Gaitasunak hartzen laguntzea, arte plastikoen esparruko etengabeko prestakuntzaren bidez, eskualdean, nazioan nahiz nazioartean.

Pertsona eskatzaileak artearen arloko trukeetan edo egonaldietan parte hartzea sostengatzea, eskualdean, nazioan nahiz nazioartean.

Pertsona sortzailearen edo sortzaileen garapen profesionalerako onuragarritzat jo daitezkeen beste ekintza batzuk sostengatzea.

3. Modalitateko berariazko agiriak.

Deialdi honetako arau orokorretako 6. oinarrian aipatzen diren agiriez gain, eskatzaileak eskaeraren azalpen memoria bat aurkeztu beharko du, agiri hauek biltzen dituena:

-Arte ekoizpena sostengatzeko, laguntza eskatzeko aurkeztu den proiektuaren azalpen memoria, ahal bezain zabal eta zehatza eta kostua aipatzen duena.

-Etengabeko prestakuntzaren kasuan, prestakuntza ekintzaren edo ekintzen azalpen zehaztua: helburuak, prestakuntzaren edukia, ordu kopurua, kronograma, aurrekontua eta eskatzaileak interesgarritzat jotako datu guztiak.

-Trukeetan eta/edo egonaldietan parte hartzeko sostenguaren kasuan, programaren azalpen zehaztua: helburuak, edukia, kronograma, aurrekontua eta eskatzaileak interesgarritzat jotako datu guztiak.

4. Betebehar berariazkoak pertsona, talde edo konpainia onuradunentzat.

Arau orokorretan denentzat ezarritako betebeharrez gainera, beste hauek ere bete beharko dituzte:

-Proiektua egitearen kasuan, konpromisoa hartu beharko dute proiektua Nafarroako Gazteriaren Institutuarekin batera ezarritako datetan eta baldintzetan erakusgai jartzeko.

-Etengabeko prestakuntzaren kasuan, egindako ikasketei onura atera zaiela erakusten duten frogagiriak, ziurtagiria, prestakuntza ekintzaren memoria laburra eta egindako gastuen frogagiriak.

-Trukeetan eta egonaldietan parte hartzea sostengatzeko, ekintzaren ziurtagiria eta ekintzaren memoria laburra, baita egindako gastuen frogagiriak ere.

III.-Ikus-entzunezkoen arloko sorkuntza.

1. Helburua.

1.1. Helburua da Nafarroako artista gazteei sostengua ematea, batez ere 2008ko eta 2009ko Topaketak lehiaketan saritutakoei eta ikus-entzunezkoen arloko sorkuntzan ibilbide bat dutenei arte gaitasunak hartzen eta hobetzen, baita beren profesionalizazioaren hobekuntzan ere. Hala, kulturaren eta artearen sektorean gora egiten lagunduko zaie.

1.2. Ikus-entzunezkoen arloko sorkuntzatzat jotzen da honako hauek egitea: dokumentalak, CD elkarreragileak, fikziozko piezak, bideolanak, publizitate iragarkiak, irudi bizidunak. edo beste edozein egungo joera, baldin eta ikus-entzunezko teknika mistoak erabiltzen baditu, bai eta diziplina arteko proiektuak ere.

2. Diru-laguntza jasotzen ahal duten ekintzak.

Nafarroako Gazteriaren Institutuak laguntzak emanen ditu 2011ko azaroaren 1a baino lehen egindako ekintzetarako, helburu hauek izanik:

Arte ekoizpena (proiektua egitea) sostengatzea.

Gaitasunak hartzen laguntzea, ikus-entzunezko sorkuntzaren esparruko etengabeko prestakuntzaren bidez, eskualdean, nazioan nahiz nazioartean.

Pertsona sortzailearen edo sortzaileen garapen profesionalerako onuragarritzat jo daitezkeen beste ekintza batzuk sostengatzea.

3. Modalitateko berariazko agiriak.

Deialdi honetako arau orokorretako 6. oinarrian aipatzen diren agiriez gain, eskatzaileak eskaeraren azalpen memoria bat aurkeztu beharko du, agiri hauek biltzen dituena:

-Arte ekoizpena sostengatzeko, laguntzarako aurkeztu den proiektuaren azalpen memoria, ahal bezain zabal eta zehatza eta kostua aipatzen duena.

-Etengabeko prestakuntzaren kasuan, prestakuntza ekintzaren edo ekintzen azalpen zehaztua: helburuak, prestakuntzaren edukia, ordu kopurua, kronograma, aurrekontua eta eskatzaileak interesgarritzat jotako datu guztiak.

4. Betebehar berariazkoak pertsona, talde edo konpainia onuradunentzat.

Arau orokorretan denentzat ezarritako betebeharrez gainera, beste hauek ere bete beharko dituzte:

-Proiektua egitearen kasuan, konpromisoa hartu beharko dute proiektua Nafarroako Gazteriaren Institutuarekin batera ezarritako datetan eta baldintzetan erakusgai jartzeko.

-Etengabeko prestakuntzaren kasuan, aurkeztu beharko dituzte egindako ikasketei onura atera zaiela erakusten duten frogagiriak, ziurtagiria, prestakuntza ekintzaren memoria laburra eta egindako gastuen frogagiriak.

IV.-Literatura generoak.

1. Helburua.

1.1. Helburua da Nafarroako artista gazteei sostengua ematea, batez ere 2008ko eta 2009ko Topaketak lehiaketan saritutakoei eta literatura generoetan ibilbide bat dutenei arte gaitasunak hartzen eta hobetzen, baita beren profesionalizazioaren hobekuntzan ere. Hala, kulturaren eta artearen sektorean gora egiten lagunduko zaie.

1.2. Literatura generotzat hartzen dira: poesia, narratiba, saiakera, kontakizuna edo beste edozein literatura joera. Aurkeztutako lanak honako literatura generoak barne har ditzakete: poesia, kontakizuna, haurrentzako ipuina, nobela, antzerkia, saiakera eta literatura gidoia (film laburra edo luzea).

2. Diru-laguntza jasotzen ahal duten ekintzak.

Nafarroako Gazteriaren Institutuak laguntzak emanen ditu 2011ko azaroaren 1a baino lehen egindako ekintzetarako, helburu hauek izanik:

Gaitasunak hartzen laguntzea etengabeko prestakuntzaren bidez, eskualdean, nazioan nahiz nazioartean.

Pertsona eskatzaileak artearen arloko trukeetan edo egonaldietan parte hartzea sostengatzea, eskualdean, nazioan nahiz nazioartean.

Literatura generoen esparruan, lanen edizioa eta argitalpena sostengatzea.

Pertsona sortzailearen edo sortzaileen garapen profesionalerako onuragarritzat jo daitezkeen beste ekintza batzuk sostengatzea.

3. Modalitateko berariazko agiriak.

Deialdi honetako arau orokorretako 6. oinarrian aipatzen diren agiriez gain, eskatzaileak eskaeraren azalpen memoria bat aurkeztu beharko du, agiri hauek biltzen dituena:

-Etengabeko prestakuntzaren kasuan, prestakuntza ekintzaren edo ekintzen azalpen zehaztua: helburuak, prestakuntzaren edukia, ordu kopurua, kronograma, aurrekontua eta eskatzaileak interesgarritzat jotako datu guztiak.

-Trukeetan eta/edo egonaldietan parte hartzeko sostenguaren kasuan, programaren azalpen zehaztua: helburuak, edukia, kronograma, aurrekontua eta eskatzaileak interesgarritzat jotako datu guztiak.

-Lanen edizioaren kasuan, egin beharreko lanaren sinopsia, baita proiektua, aurrekontua, kronograma eta edizioko beste edozein xehetasun ere.

4. Betebehar berariazkoak pertsona, talde edo konpainia onuradunentzat.

Arau orokorretan denentzat ezarritako betebeharrez gainera, beste hauek ere aurkeztu beharko dituzte:

-Etengabeko prestakuntzaren kasuan, egindako ikasketei onura atera zaiela erakusten duten frogagiriak, ziurtagiria, prestakuntza ekintzaren memoria laburra eta egindako gastuen frogagiriak.

-Trukeetan eta egonaldietan parte hartzea sostengatzeko, ekintzaren ziurtagiria eta ekintzaren memoria laburra, baita egindako gastuen frogagiriak ere.

-Lanaren argitalpenerako, edizio gastuen justifikazio ekonomikoa eta argitaratutako lanaren aleak. Halaber, lana jendaurrean aurkeztu behar bada, Nafarroako Gazteriaren Institutuarekin batera ezarriko dira datak eta baldintzak.

V.-Beste modalitate artistiko batzuk.

1. Helburua.

1.1. Helburua da Nafarroako artista gazteei sostengua ematea, batez ere 2008ko eta 2009ko Topaketak lehiaketan saritutakoei eta ibilbide bat dutenei arte gaitasunak hartzen eta hobetzen, baita beren profesionalizazioaren hobekuntzan ere. Hala, kulturaren eta artearen sektorean gora egiten lagunduko zaie.

1.2. Beste modalitate artistikotzat jotzen dira egungo artearen beste adierazpen eta esperimentazio batzuk, esaterako diseinua, moda, zinema, artea eta teknologia berriak, etab.

2. Diru-laguntza jasotzen ahal duten ekintzak.

Nafarroako Gazteriaren Institutuak laguntzak emanen ditu 2011ko azaroaren 1a baino lehen egindako ekintzetarako, helburu hauek izanik:

Gaitasunak hartzen laguntzea etengabeko prestakuntzaren bidez, eskualdean, nazioan nahiz nazioartean.

Pertsona sortzailearen edo sortzaileen garapen profesionalerako onuragarritzat jo daitezkeen beste ekintza batzuk sostengatzea.

3. Modalitateko berariazko agiriak.

Deialdi honetako arau orokorretako 6. oinarrian aipatzen diren agiriez gain, eskatzaileak eskaeraren azalpen memoria bat aurkeztu beharko du, agiri hauek biltzen dituena:

-Etengabeko prestakuntzaren kasuan, prestakuntza ekintzaren edo ekintzen azalpen zehaztua: helburuak, prestakuntzaren edukia, ordu kopurua, kronograma, aurrekontua eta eskatzaileak interesgarritzat jotako datu guztiak.

-Edozein ekintzaren kasuan, laguntza zer jardueratarako eskatzen den, horren azalpen memoria, ahalik zabalen eta zehatzena.

4. Betebehar berariazkoak pertsona, talde edo konpainia onuradunentzat.

Arau orokorretan denentzat ezarritako betebeharrez gainera, beste hauek ere aurkeztu beharko dituzte:

-Etengabeko prestakuntzaren kasuan, egindako ikasketei onura atera zaiela erakusten duten frogagiriak, ziurtagiria, prestakuntza ekintzaren memoria laburra eta egindako gastuen frogagiriak.

-Beste ekintza batzuen kasuan, eskaeran zehaztu bezala gauzatzea.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa