Descárgate la app
Europako Komisioak Nafar Lansareren adinekoen oinarrizko gaitasunak hobetzeko proiektu esperimental bat hautatu du
2021ko urtarrilaren 14a
Europako Komisioak Nafar Lansareren adinekoen oinarrizko gaitasunak hobetzeko proiektu esperimental bat hautatu du
El proyecto experimental FORLAN, liderado por el Departamento de Derechos Sociales a través del Servicio Navarro de Empleo – Nafar Lansare (SNE-NL), ha sido elegido por la Comisión Europea para diseñar nuevas estrategias de aprendizaje que mejoren las competencias básicas de personas adultas.
Eskubide Sozialen Departamentuak, Nafar Lansare – Nafarroako Lan Zerbitzuaren bitartez gidatutako FORLAN proiektu esperimentala aukeratu du Europako Komisioak adinekoen oinarrizko gaitasunak hobetzeko hezkuntza estrategia berriak diseinatzeko.
Nafarroako Enplegu Zerbitzua - Nafar Lansareren (NEZ-NL) bidez Eskubide Sozialetako Departamentua buru duen FORLAN proiektu esperimentala hautatu du Europako Batzordeak helduen oinarrizko gaitasunak hobetuko dituzten ikaskuntza-estrategia berriak diseinatzearren.
Gaitasun digitaletan ere jorratuko den trebakuntza horri esker, helduek enplegu hobeak eskuratu ahal izango dituzte. Horri dagokionez, enpresak jada ari dira gutxieneko gaitasunak dituzten langileak eskatzen, bereziki gaitasun digitalak dituztenak.
Enplegua aktibatzeko programa hau abian jartzea guztira 659.205,6 euro kostatuko da, eta zenbateko horren %80a (527.364 euro) EBek hartu du bere gain eta gainerako %20a (131.841 euro) Nafarroako Gobernuak, hainbat Zuzendaritza Nagusiren bitartez (Babes Soziala, Errealitate Sozialaren Behatokia, NEZ-NL eta Hezkuntza).
Gainera, bazkideak dira Estatuko Enpleguaren Zerbitzu Publikoa (SEPE), Gizarte Ekonomiako Enpresen Elkartea (ANEL) eta Eraikuntzaren Lan Fundazioa (FLC).
Biztanleriaren %38ak oinarrizko ikasketak edo bigarren hezkuntzako ikasketak ditu
Espainia, Nafarroa ere tartean dela, oinarrizko ezagutzako arlo horietan maila baxua duten helduen portzentaje handiko herrialdeetako bat da EBeren barruan: 2019an, Espainiako 25 eta 64 urte arteko biztanleriaren %38,7ak bigarren hezkuntzako lehen etapako edo maila baxuagoko ikasketa-maila zuen. Nafarroan, zenbatekoa %29,2koa zen.
“Nafarroan, kopurua azken hamarkadan zortzi puntu inguru jaitsi bada ere, enplegua eskuratzeko zailtasunak dituzten langile asko izaten jarraitzen dugu, edo, lanean badaude, garapen profesionala eta etengabe aldatzen ari den mundu profesionalera egokitzeko gaitasuna mugatuta dituztenak, eta horrek enpresen lehiakortasunean ere eragina du”, azaldu du Carmen Maeztu kontseilariak prentsaurrekoan.
Hori dela-eta, Europako Batzordearen Enplegu eta Berrikuntza Sozialeko (EaSI) Europako Programak (Progress ardatza) finantzaturiko ikaskuntzako berrikuntza-proiektuak (FORLAN) prestakuntzako eduki eta metodo berriak esperimentatuko ditu, irakurtzeko eta idazteko trebetasunak, matematikak eta tresna digitalen ezagutzak indartzeko. Helburua da pertsona horiek prestakuntza-prozesuan sartzea, lan-merkatura sartzeko eta bertan irauteko ahalduntzearren.
Zehazki, proiektuan 200 helduko talde bat hartuko da; pertsona horiek beren profilak aurretik detektatzeko lanaren bidez aukeratu dira. Tartean %55 emakumeak dira eta %20 EBez kanpoko migratzaileak.
Talde horretan, metodo berriak eta pertsona bakoitzaren premietara egokitzeko beharrezko laguntzak aztertuko dira, prestakuntzarako sarbidea errazteko eta hori arrakastaz amaitzeko. Enpresa-erakundeek proposamenak baliozkotzen lagunduko dute.
Talde horretako pertsonak bi eremutakoak izango dira: alde batetik, enpleguko eta gizarte-zerbitzuetako zerbitzu publikoetan, iraupen luzeko eta gutxieneko diru-sarreren programetan kualifikazio baxuko langabeak aukeratuko dira, gizarteratzeko edo enplegu aktiborako ibilbide edo ekintzak dituztenak; edo, bestetik, aldi baterako enpleguak edo enplegu ezegonkorrak dituzten pertsonak, lan-merkatuan sartu eta irteten direnak eta askotan soldata Nafarroako gutxieneko errentaren programarekin osatzen dutenak.
Bestalde, zerbitzu, eraikuntza eta industria arloko enpresen eremuan ere jardungo du (ANEL eta FLC), enpresa horietan aldi baterako enpleguak eta enplegu ezegonkorrak dituzten langileek eta gainerakoek beren gaitasun digitalak hobe ditzaten, norberaren garapen profesionala eta enpresaren lehiakortasuna lortze aldera.
Bazkideak
NEZ-NLko zuzendari kudeatzaileak azpimarratu du NEZ-NLk Batzordearen aurrean proposatu zuela, Fresno enpresaren aholkularitzarekin, enplegu-politiken, hezkuntzaren, gizarte-zerbitzuen eta enpresen proiektu koordinatua, pertsonen profil horri modu “holistikoan” erantzuteko. “Bizitzan zeharreko prestakuntzaren kontzeptuaren barruan, kualifikazio txikiko pertsonen erronka bat da administrazio publikoentzat, enpresentzat eta, batik bat, pertsonentzat; izan ere, motibazio eta denbora gutxi izateaz gain, familia eta gizarte arloko betebeharrak izaten dituzte, eta horrek zaildu egiten du prestakuntza-programetan sartzea eta horiek amaitzea”, azaldu du.
Proiektuan, prestakuntzako programa berriak diseinatzearekin batera, prestakuntzarako sarbidea eta prestakuntza amaitzea zailtzen duten kasuistikak aztertuko dira, pertsona horiei prestakuntza-helburuak lortzen lagunduko dieten aukerak proposatzeko, betiere, haien hobekuntza profesionalarekin lotuta.
Hezkuntza helduen prestakuntzaren arduraduna da hezkuntza-arloan, eta, duela gutxi, ziurtagiriaren prestakuntzarako sarbidea ematen duten funtsezko gaitasunak egiaztatzeaz arduratzen den unitatea ere bai; eskumen hori lehen NEZ-NLren mendekoa zen. “Botere publikoek ezinbestekoak izaten jarraitzen dute herritar guztiek hezkuntzarako duten eskubidea bermatzeko”, adierazi du Lanbide Heziketako zuzendari nagusia den Tomas Rodriguezek.
Emilio Lezanak (FLC) adierazitakoaren arabera, berriz, eraikuntzaren industria teknifikatzen ari da, eta enplegu gero eta egonkorragoa eskatzen du, produkzio-paradigma berrien ondorioz: digitalizazioa, industrializazioa, energia-eraginkortasuna, eraikuntzako proiektuen lankidetza-kudeaketa, ekonomia zirkularra eta lan-prozesuen optimizazioa.
“Igarobide arina eta ez disruptiboa bermatzeko, kualifikazio txikiko langileek eta profil sortu berrietara etorkizunean sartuko direnek ahalik eta azkarren egokitu eta eskuratu behar dituzte oinarrizko gaitasun egokiak, eta, bereziki, digitalak, horiek baitira eskatuko zaizkien diziplina berrietan beharrezkoak diren ezagutzak eskuratzeko bidea. Gainera, Industria berri honek produkzio-postuetan emakume gehiago laneratzea erraztuko du; beraz, oinarrizko gaitasun horietan trebatzea oraingo eta etorkizuneko aukera izango da baita ere haientzat”, esan du Lezanak, eta proiektu hau enpresa-sektorearen parte-hartzearekin aberastea “asmatze bat” izan dela adierazi du. “Lankidetza honetatik prestakuntza-proposamen egokia sortzea espero dugu, aldi berean enpresek ere zabal dezaten”.
Industria eta zerbitzuen sektoreetan, ANELeko kooperatibek eta lan-sozietateek ere proiektuan parte hartuko dute, Nafarroako eskualde ezberdinetakoek. Ignacio Barbería lehendakariak Gizarte Ekonomiaren parte-hartzea lan-sozietate eta kooperatiba horien konpromisoan kokatu du, prekarietatea murrizteko, inor atzean ez uzteko eta lurralde-kohesioan laguntzeko. ANELek lankidetza publiko-pribatuko proiektu honen zerbitzura jarriko du “pertsonen garapen profesionalerako trebakuntzan eta laguntzan nahiz enpresen eta erakundeen arteko lankidetzan eta Europako proiektuetan duen esperientzia zabala”.
Proiektu honen esparruan eta bertatik ezagutza atera ahal izateko eta beste autonomia erkidego batzuetara estrapolatu ahal izateko, SEPErekin lanean ari gara, erakunde horrek langileen prestakuntzan eta trebakuntzan duen esperientziarengatik eta erkidego ezberdinetan gauzatzen den prestakuntzaren diseinuan duen paperarengatik; prestakuntza hori administrazio honek duen prestakuntzako espezialitateen katalogoan oinarritzen da, eta, bertan, biltzen dira gaitasun profesionalen elkarte ezberdinak eta ikastaro desberdinak garatzeko eduki eta zehaztapen teknikoak. Katalogo hau prestakuntza-eskaintza formala eta ez formala antolatzeko tresna bat da; prestakuntza hori lan-arloko enplegurako Lanbide Heziketaren Sistemaren esparruan garatzen da.
Transferitzeko moduko proiektua
Lanerako plana 24 hilabetetan garatuko da, 2020ko iraila eta 2022ko abuztua artean. Pilotua norberaren baliabideekin egingo da eta NEZ-NLren eta Hezkuntzaren bi kontrataziorekin.
FORLANek hobekuntzak sartu nahi ditu gaitasunen hasierako balorazio-sisteman. Lehenik, abiapuntuko egoera aztertuko du (nola jakin pertsona batek zer-nolako gaitasun-maila duen eta zer-nolako ikasketa-sistemak dauden), beste berri batzuk proposatuko ditu, 2021eko lehen hiruhilekora bitarte. Diseinua amaitu eta gero, pilotua 2022ko otsailera bitarte garatuko da. 2022ko martxoan, proiektuaren ebaluazioa egiten hasiko dira, baita beste autonomia erkidegoetara eraman ahal izateko aukera aztertzen ere, lortutako emaitzen arabera.
Foru-mailan, FORLANen helburua da NEZ-NLren prestakuntza-eskaintza hobetzea biztanleria aktiboaren sektore honetan; tartean dauden departamentu guztien artean lankidetza finkatzea, Hezkuntza eta Eskubide Sozialak (Enplegua barne), jada arrakasta-esperientzia duena (ERSISI); eta pertsona helduen oinarrizko gaitasunak hobetzeko planaren oinarriak finkatzea. Estatuari dagokionean, plana enplegurako prestakuntza-politiken bilakaerara egokituko litzateke, eta jarraitu beharreko eredu bat eskainiko luke.
Nahiz eta berehalako helmuga enplegua lortzea eta hori hobeto betetzea izan, gaitasunak areagotzeak onura ekartzen du pertsonalki nahiz sozialki, auto-estima ere hobetzen du, eguneroko erantzukizunak kudeatzeko gaitasuna gehitzen du, hezkuntza-maila handitzen jarraitzeko motibazioa ematen du eta hezkuntza eta enplegurako erakundeengan konfiantza sortzen du.
Azkenik, proiektuaren ekintzekin hainbat txosten idatziko dira: proiektua bera ebaluatzeko txostena, beste autonomia erkidego batzuetara eramateko txostena eta Nafarroan pertsona helduentzat oinarrizko gaitasunak hobetzeko plana egiteko proposamen politikoen gaineko txostena.