Nola ordaindu Nafarroako Foru Administrazioari?

Orri honetan azalduko dizugu nola egin eta nola kontsultatu ordainketak

Isunak eta zehapenak

Bete itzazu jaso duzun jakinarazpeneko jarraibideak.

Isun eta zehapen gehienak online ordaintzen ahal dira, Nire ordainketak izapidearen bidez. 

Hala ere, badira salbuespenak:

  • Trafiko isunak DGTren egoitza elektronikoaren bidez ordaintzen dira.
  • Garraio-zehapenak banku transferentzia bidez ordaintzen dira, bidali dizuten jakinarazpenean adierazitako kontuan. 

 
Isunarekin edo zehapenarekin ados ez bazaude, alegazioak aurkez ditzakezu Zehapen-espediente bati alegazioak egitea izapidearen bidez. 

Tasak eta prezio publikoak

Ordainketa egiteko, bete itzazu dagokion izapidean dauden jarraibideak.

Esate baterako, oposizio batean izena ematen duzunean edo ordaindu beharreko zerbitzu bat eskuratu nahi duzunean.

Itzulketak

Bete itzazu jaso duzun jakinarazpeneko jarraibideak.

Online ordaintzen ahal dira, Nire ordainketak izapidearen bidez. 

Zergak

Nola ordaindu zergak? gidan azalduko dizugu.

Kontsultatu ordainketak

Sartu Nire ordainketak estekan egindako ordainketak kontsultatzeko eta egiteke dituzunak ordaintzeko.