2021ko ekainaren 1a

Nafarroak Pirinio Atlantikoekin mugaz gaindiko lankidetza berritu du, konektibitate, mugikortasun eta turismo proiektuak garatzeko

Chivite Lehendakaria Esnazun izan da gaur, lau urtez luzatuko den lankidetza hitzarmena sinatzeko
Jean Jacques Lasserre Pirinio Atlantikoetako presidentea eta Chivite 
Lehendakaria, hitzarmenaren sinaduran astearte honetan.
Jean Jacques Lasserre Pirinio Atlantikoetako presidentea eta Chivite Lehendakaria, hitzarmenaren sinaduran astearte honetan.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak eta Frantziako Pirinio Atlantikoetako departamentuak lankidetza-hitzarmen bat berritu dute gaur, eta, horren bidez, elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartu dute, besteak beste, zonaldeko konektibitatea eta mugikortasuna hobetzeko eta mugaz gaindiko turismoa bultzatzeko eta sustatzeko. Maria Chivite Nafarroako Lehendakariak  eta Jean Jacques Lasserre eskualde horretako presidenteak sinatu dute akordioa, Frantziako Esnazu herrian.

Akordio honen helburua da harreman instituzionalak sendotzea eta 160 kilometroko muga partekatzen duten eskualde bien arteko kolaborazioa sendotzea. Sei estrategia-ardatzen bitartez egingo dute, eremuko erronka nagusiei aurre egiteko, tarteko izanik zeharkako gai bat: turismoa. Zehazki, lantzeko arloak dira konektibitatea eta mugikortasuna, arriskuen kudeaketa, ingurumena eta garapen jasangarria, gizarte eta lurralde arloen berrikuntza, herrizaintzako eta mugaz gaindiko oztopoen hala nola interes komuneko proiektuen detekzioa bezalako alderdiak.

“Guztiak garrantzitsuak dira eta guztiek agerian jartzen dute helburu komun bat dugula; ematen ditugun zerbitzuak hobetzea, gizarte eta lurralde kohesioa eta jasangarritasuna inoiz alde batera utziko ez duen garapen bat sustatzea hala nola herrizaintza kontuan hartzen duen gizarte eredu batean aurrera egitea”, azpimarratu du Chivite lehendakariak, hitzarmena sinatzean; harekin batera etorri dira Sergio Perez Kanpo Ekintzako zuzendari nagusia eta Pello Pellejero Eskualde arteko Lankidetzaren eta Kanpoko Herritarren zerbitzuko zuzendaria.

Lankidetza estrategia honetan, konektibitateak zeregin garrantzitsua betetzen du. Zentzu honetan, akordioak planteatzen du hedapenarekin hala nola muga esparruko lurraldean inklusio digitalarekin jarraitzeko beharra, eremua osorik estaltzera heltzeko asmoaren arabera. “Konektatuta az bagaude, isolatuta geratzen gara”, azpimarratu du Chivite Lehendakariak, oroituz COVID-19aren pandemian zehar telekomunikazioek izan duten garrantzia. “Komunikazioak funtsezko elementuak dira aukeren berdintasunerako, gizarte eta lurralde kohesiorako eta, nola ez, lanerako eta gure egunerokotasunerako”, azpimarratu du.

Arlo honetan aurreikusitako ekintzen artean dago, hain zuzen, Quinto Real-Kintoa zuntz optikoaren hedapena, zailtasun bereziko eremuekin konektatzea lortzeko eredu modura. “Oso garrantzitsua da baterako-lana egitea eremuko udalekin ere, konponbide tekniko hauetan, izan ere, konektatuta egotea da munduarekiko irekita egotea, aukerak izatea, lurralde kohesioa zaintzea eta populazioa finkatzea”.

Lau urtez indarrean

Nafarroa eta Pirinio Atlantikoen arteko kolaborazio hitzarmen honek lau urteko indarraldia izango du. Epe horretan, zuzendaritza batzordea, erakunde bietako arduradunek osatzen dutena, gutxienez urtean behin bilduko da dagozkion ekintzen emaitzak ebaluatzeko, lan-proposamenak eta bere garapenerako beharrezko baliabideak ontzat emateko. Proposamenak lan-talde tekniko batetik aterako dira, zein gutxienez hiruhileko maiztasunarekin bilduko den, eta Nafarroako Gobernuko Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiko hala nola Pirinio Atlantikoetako Departamentuen Kontseiluko Mugaz Gaindiko eta Kanpoko Lankidetzarako Misioko pertsonalak osatuko du.

Alderdi bien lankidetza oinarrituko da elkarrizketan, informazioa trukatzean eta mugaz gaindiko proiektuak sustatzeko praktika egokietan. Aurreikusi ekintzen artean, aipagarriak dira, adibidez, ibilbide nagusien eta “BiciMugi” proiektuaren bitartez mugaz gaindiko oinezkoen eta txirrindularien mugikortasuna sustatzea, Ederbidea eta AtltanticOnBike-ren eskutik. Baita Done Jakue Bidea sustatzea ere, bereziki Xakobeoaren Urte honetan.

Beste ekintza zehatz batzuen ardatz nagusiak dira mugaz gaindiko larrialdiak kudeatzea eta eremuko segurtasuna hobetzea, neguko bideragarritasun arloan kolaborazioa eta ingurumen proiektuak garatzea, tokiko energia berriztagarriak eta ekonomia sustatzea, jomuga turistiko bakarraren sorrera dela medio, tokiko produktuaren sustapena eta tokiko ekintzailetza bultzatzea.

“Nafarroak mugaz gaindiko lankidetzaren beharra defendatzen jarraituko du, kolaborazio modu berriak eta martxan jartzeko edo hedatzeko proiektu berriak ustiatuz”, esan du Lehendakariak, Lasserreri eskertuz bere konbentzimendua “baterako lan-esparru honetan sinesten jarraitzeagatik eta elkartzen gaituzten harremanak sendotzen laguntzeagatik”.