Descárgate la app
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua Ekoizpen Ekologikoa Sustatzeko Plan berria 2021-2030 egiten hasi da
2021ko maiatzaren 17a
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua Ekoizpen Ekologikoa Sustatzeko Plan berria 2021-2030 egiten hasi da
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua Ekoizpen Ekologikoa Sustatzeko Plan berria 2021-2030 prestatzen hasi da, Nafarroan produktu ekologikoen ekoizpena eta kontsumoa bultzatzen jarraitzeko eta Foru Komunitatean sektorea hazten laguntzeko.
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua Ekoizpen Ekologikoa Sustatzeko Plan berria 2021-2030 prestatzen hasi da, Nafarroan produktu ekologikoen ekoizpena eta kontsumoa bultzatzen jarraitzeko eta Foru Komunitatean sektorea hazten laguntzeko.
«Baserritik mahaira» estrategiarekin bat dator, eta bere helburu nagusienetako bat da hemendik 2030era arte nekazaritza ekologikora dedikatutako laborantza-lurrak % 25era iristea eta Biodibertsitatearen Estrategia lantzea, errazteko elikagaien sistema jasangarrietarantz bideratutako trantsizioa hala nola ekosistema osasuntsuen babesa eta sustapena.
Gainera, Plan berri hau lotuta dago “Nafarroa Green” Trantsizio Ekologikoaren Estrategiarekin, zeinek elikadura hurbila, bermatua eta jasangarria sustatzeko ekintzak barne hartzen dituen, 2018-2020ko Nafarroako planarekin bat datozen estrategia-lerroei jarraipena emanez.
Itziar Gomez Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren arabera, zeinek prentsaurrekoan Plan berriaren estrategia-lerroak aurkeztu dituen, helburua da elikadura sistema jasangarriago bat lortzea: “Nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoek elikagai osasuntsuak bermatzen dituzte, baina horrez gain, gure lurrak, ura eta klima babesten dituzte, biodibertsitatea sustatuz, ingurumena kutsatu gabe eta klima aldaketaren aurka zuzenean jokatuz”.
Estrategia-lerroak
Zehazki, lau estrategia-lerro finkatu dira zein sektorearekin kontrastatuko diren plan berria elaboratzeko. Horietako lehenak zerikusia du, hain zuzen, ekoizpen sektore ekologikoaren sustapenarekin eta balio-katea egituratzearekin. Asmoa da eskari gero eta konplexuago eta zorrotzago bati erantzutea, lehen mailako ekoizpen ekologikoa eta nekazal-industria sustatzea, horretarako bitartekoak izanik babes teknikoa zein aurrekontu-arlokoa, sektorearen antolaketa eta balio katean lehen mailako sektorea ahalduntzea.
Bigarrenez, ekoizpen ekologikoarekiko kontsumitzailearen konfiantza bultzatu nahi da, haren kontsumoa sustatuz, ekoizpen ekologikoaren bermea ziurtatuz eta kontsumoa sustatzeko ekintzak bultzatuz. Proposatutako hirugarren estrategia-lerroaren helburua da produktu ekologikoa eta tokikoa integratzea elikagaien erosketa publikoaren lizitaziotan. Departamentutik koordinatu eta sustatu beharko litzateke ekoizpen ekologikoaren irizpideen integrazioa, Nafarroako Gobernuko departamentu guztietako eta administrazio publikoaren beste entitate batzuetako erosketa publikoaren lizitazioak barne hartuz, Nafarroako ekoizpen ekologikoan duen eragin traktorea kontuan hartuta. Gomezek azpimarratu du, zentzu honetan, “oraindaino frutaren programak eskoletan harrera oso ona izan duela, horrela ekologikoaren bolumen handi bat mugitzea lortuz”.
Amaitzeko, azpimarratu nahi da ekoizpen ekologikoak egiten duen ekarpena nekazal-ekoizpenarekin eta landa-garapenarekin lotutako ingurumenaren jasangarritasunean. Helburua da herritarren aurrean ekoizpen ekologikoari emandako erakunde babesa nabarmentzea, biodibertsitateari eta landa-inguruneen garapenari eginiko bere ekarpenagatik.
Gomezek adierazi du, halaber, Plan berri hau “bat datorrela Departamentuak sektore ekologikoa sendotzeko erabilitako ekintzekin, eta horien artean daudela CPAEN-erako aurrekontuaren hedapena, dagoeneko aipatu dudan eskoletako frutaren plana; 2022 kanpainan berriro hedatuko dugun ekoizpen ekologikoaren operadoreentzako laguntzak; edota sustapen kanpainak, barne hartuz FIVE (Ardo Ekologikoaren Nazioarteko Azoka) bezalako ospetsu batzuk, zeinetarako bere azken edizioan 140.000 euro bideratu genituen”.
Ekoizpen ekologikoa Nafarroan
Edozein kasutan, 2021-2030 Ekoizpen Ekologikoaren Sustapen Plan berria Foru Komunitatearen sektorearen errealitatearekin egokituta garatuko da. Nafarroak gehienbat eskualde ekoizlea izaten jarraitzen du.
Zehazki, azken urteotako sektorearen segimendu adierazleek goranzko joera bat erakusten dute ekoizpen ekologikoan, datuak oraindik apalak izan arren.
Nafarroako ekoizpen ekologikoaren azalera 2020an 60.471 hektareakoa izan da baremazioaren irizpide aldaketa bat kontuan hartuta, izan ere, bere ekoizpen ekologikoan erlauntzen azalera deskontatu egin da (lehen barne hartzen ziren, 2019rako datu osoa 84.459 h-koa izanik) eta halaber oraindaino larre bezala kontabilizatzen ziren baso-azalerak deskontatu dira.
Aldaketa hau kontuan hartuta, zeinek ekoizpen ekologikoaren azalearen portzentajea murriztu arren argazki errealago bat eskaintzen duen, 2020an osotasunarekiko azalera ekologiko ziurtatuaren batez besteko portzentajea % 7,34koa da.
Ekoizpen ekologikoan ziurtatutako lur komunalaren azalerari dagokionez, hau 2015etik ia hirukoiztu egin da, neurri handi batean Nafarroako Gobernuak bere titulartasuneko ekoizpen ekologiko komunalen ekoizpenean inskribatzeko izan duen ekimenagatik.
Nafarroako ekoizpen ekologikoaren operadore kopuruari dagokionez, 2015etik etengabeko hazkunde bat atzematen da, 2013an partzialki eta 2014 erabat ezabatu ziren ekoizpen ekologikorako azaleren laguntzen berreskurapenarekin lotura duena, batez ere lehen mailako ekoizpenari dagokionez. Lehen mailako ekoizpen ekologikoaren operadore kopurua (nekazariak eta abeltzainak) neurri batean ekoizpen ekologikorako laguntzen presentziaren eraginpean dago, eta laguntzak kentzeak bere kopuruaren murrizketa bat eragiten du.
Hala ere, ekoizpen ekologikorako nekazal-industriaren kasuan (prozesadoreak) etengabeko hazkunde bat gertatu da 2011tik, 2020ko urterokoan % 100etik hurbil dagoena, hau da, bere kopurua ia bikoiztu egin du, barne hartuz merkatu kuota esanguratsua duen ekoizpen konbentzional eta ekologikoa garatzen duten enpresena hala nola artisau edo familia izaerako ekoizpen ekologikoaren neurri txikiko enpresena.
Sektore nekazal-industrialaren hazkundea halaber eragin positiboa izaten ari da lehen mailako ekoizpen ekologikorako operadoreen hedapenean Nafarroako ekoizpen ekologikoarekin lotutako lehengaiaren nekazal-industriako eskariaren hedapenagatik. Aipagarria da ekoizpen ekologikoan ziurtatutako biltegizainen (banatzaileak) hazkunde etengabea, eta azken 10 urteotan horien kopurua bikoiztu egin da.
Era berean, INTIA enpresa publikoaren nekazaritza esperimentazio entseguen kopuruaren proportzioa, Departamentuaren arabera, hazkunde nabarmena izaten ari da bai entsegu kopuruan eta bai guztiarekiko proportzioan 2015etik, % 3a pixka bat gaindituz egungo ia % 25era arte, batez ere 2017tik, enpresak garatzeko bidean dagoen ekologikoa bezalako sektore batekin egokitutako euskarri tekniko baterantz eginiko estrategia aldaketarekin kointzidituz.
Amaitzeko, 2015etik haztegiko hazien eta landareen ekoizpen enpresen kopurua bikoiztu egin da, batez ere baratze-hazitegien azpi-sektorean.