Descárgate la app
Herri Lanak Belateko tunelaren lurpea zundatzen ari dira 250 milioi urte baino gehiago dituzten arroken erresistentzia zehazteko
2021ko maiatzaren 14a
Herri Lanak Belateko tunelaren lurpea zundatzen ari dira 250 milioi urte baino gehiago dituzten arroken erresistentzia zehazteko
El Departamento de Cohesión Territorial, a través de la Dirección General de Obras Públicas e Infraestructuras, ha efectuado esta semana sondeos en el túnel de Belate para determinar la resistencia de rocas, con más de 250 millones de años, que componen los estratos de esta zona. Los trabajos permitirán establecer las soluciones técnicas y refuerzos necesarios para la construcción de la duplicación de este túnel.
Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren bitartez, zundaketak egin ditu aste honetan Belateko tunelean, eremu horretako geruzak osatzen dituzten 250 milioi urtetik gorako arroken erresistentzia zehazteko. Lanei esker, tunel horren bikoizketa eraikitzeko beharrezkoak diren irtenbide teknikoak eta errefortzuak ezarri ahal izango dira.
Bernardo Ciriza kontseilariak interesa erakutsi du jarduketa honekiko, zeinetarako hiru jardunalditan trafikoa eten behar izan den, gaueko ordutegian, 23.00etatik 06.00etara, trafikoari dagozkion afekzioak minimizatzeko asmoz. Cirizaren batera etorri dira Pedro Lopez Herri Lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusia eta Jorge Iribas Kartografia Sekzioko burua.
Azterketa honetan zehar tuneleko lurpearen informazio geologikoa eta geoteknikoa bildu da bi arroka moten presentzia zehazteko eta finkatzeko, pizarra beltzak eta pelita gorriak, zeinen bitartez tunelaren itxuragabetasun maila ezagutu ahal den. Horrela, mugimenduak saiheste aldera, kontrabobeda sendo bat zein tartetan eraiki beharko den erabakiko da.
N-121-A errepidean kokatutako Belateko eta Almandozeko tunelak bikoizteko trazatu berria existitzen denaren alboan dago, 30 eta 100 metro arteko tarteen araberako tuneleko ardatzen artean bereizita. Horregatik, zeharkatzen dituen zoruak egungo galtzadari dagozkion berdinak dira, eta horrek existitzen diren galerietan zundaketak egitea ahalbidetzen du.
Zulaketak Belateko erdigunean
Probak egin dituzte Belateko eta Almandozeko tunelak bikoizteko proiektua idazteko enpresa esleipendunaren elkartea osatzen duten “Geocontrol, S.A.” eta “PJS Proyectos, Estudios y Servicios Técnicos de Navarra, S.A. (SERTECNA)” enpresetako zulaketa-talde batek eta entsegu-talde batek.
Zundaketak 800 metroko tarte batean garatu dira, Belateko tunelaren erdigunean. Horretarako, galtzada zulatu da eta gutxienez 5 metroko sakontasuneko zuloa egin da lurpean. Tunelaren zorupetik zati bat ateratzen da, “zundaketa zutabea” bezala ezagutzen dena, zeinek ahalbidetzen duen lurraren estratu ezberdinak, horien konposizioa eta egitura eraketa ezagutzea.
Erauzketetan lortutako emaitzak alderatzen dira dagoeneko eraikita dauden tunelei buruzko informazioarekin, Geocontrol-Sertecna-ko ikuskapen kartografikoarekin eta laborategi-entseguekin hala nola galeria berrien eraikuntzarako eremuan eginiko alternatiben azterketan eta bikoizketarako azterketa geoteknikoan lortutako informazioarekin. Horrela, eskura daitezke posizioa eta erreferentzia jakiteko etorkizuneko tuneletako trazatuaren zein gunetan aurki daitezkeen pizarra beltzak eta pelita gorriak, hau da, material bigunenak eta lurraren mugimenduak eragin ahal dituztenak.
250 milioi urte baino gehiagoko materialak
Zundaketek pizarra beltzen eta pelita gorrien presentzia zehaztuko dute, tunelaren gainetik dauden materialen presioagatik plastifikatzen diren material bigunak, zeinek galerietako lurrean goraguneak eragin ahal dituzten. Pizarra beltzak Karboniferoaren garaiari dagozkio, duela 340 eta 260 milioi urte arteko epean garatu zenari, eta pelitak berriz, duela 250 milioi urte baino gehiago garatutako Permotrias garaikoak dira.
Oraindaino garatutako entseguen emaitzek egiaztatu dute material arrokatsuak zentzuzko moduan karakterizatuta daudela, pizarrak eta pelitak izan ezik, izan ere, erresistentzia gutxiagoko materialak izanik, ezinezkoa izan zen bere estratuen behar adina aztarna edo hondakin eskuratzea. Pelitak karakterizatzen dira bereziki gutxienez bere konposizioaren erdian buztina eta limoa konbinatzen dituzten pikor oso fineko arrokak izateagatik.
Material hauekin zundaketa zutabe bat atera ahal izateko asmoz, proba honetan Rolatec RL-48 zulatzaile bat erabili da, 4.300 kilo baino gehiagoko makina bat zein egunez egun Belateko eta Almandozeko tuneletako kontrol-gunetik mobilizatu den dagozkion zundaketak egiteko.
Tunelak bikoizteko ezinbestekoa izango da hondeatzea honako arroka materialak: pizarra beltzak; pelita gorriak; konglometratuak; hareharriak; limolitak; “argilitas brechoides” izendatuak; kareharriak; ofitak; zulo poligenikoak; eta kareharri jurasikoak.
Zehaztasun goreneko berdinketa
Lanetan zehar, Geocontrol-Sertecna-ko eta Herri Lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko topografia eta kartografia taldeek zehaztasun goreneko berdinketa bati ekin diote Belateko eta Almandozeko tuneletan.
Berdinketa horrekin egungo tuneleetako altuera kotak zehaztasun milimetriko batekin ezartzen dira eta zuinketa oinarriak koordenada aritmetiko zehatzekin hornitzen dira, zein planoan finkatutako formak eta dimentsioak lursailean dagokion moduan ezartzeko osteko prozesuari dagozkion. Datu hauek etorkizuneko tuneletako sarrera eta irteera ahoen zuinketarako erabiliko dira, beharrezkoak izanik tunel berriak dagoeneko existitzen diren datuekin doitzeko.
Era berean, lan-jardunaldi hauetan zehar, egungo tunelak zehaztasunez eskaneatu dira egungo tunelaren kontserbaziorako beharrezko neurriak ezartzeko.