Descárgate la app
Nafarroak 34 milioi euro jasoko ditu Estatutik enplegu-politika aktiboetarako eta lan-prestakuntzarako, % 41 gehiago
2021ko apirilaren 29a
Nafarroak 34 milioi euro jasoko ditu Estatutik, % 41 gehiago, enplegu-politika aktiboetarako eta lan-prestakuntzarako
Nafarroak 34 milioi euro jasoko ditu aurten enplegu politiketarako. Enplegu eta Lan Kontuetarako Konferentzia Sektorialak asteazkenean onartu zuen Foru Komunitateari 25.582.648 euro transferitzea 2021ean enplegu-politika aktiboak garatzeko. Aurrekontu hori Eskubide Sozialetako erakundea den Nafar Lansare -Nafarroako Enplegu Zerbitzuak kudeatuko du,. Gainera, Espainiako Gobernuak 8,9 milioi euro eman dizkio Nafarroari enplegurako prestakuntza finantzatzeko, baita Lanbide Heziketatik ere.
Kopuru guzti horretatik, 10,6 milioi euro nagusiki pertsona okupatuen edo langabetuen hezkuntza jarduketetara zuzenduko dira; 14.082.653 kolektibo kalteberetan enplegu aukerak sortzeko, orientabide zerbitzuak edo ekintzailetza babesteko errefortzu modura; eta 864.560 SNE-NL modernizatzeko. Iaz, Nafarroak 24.186.825 euro jaso zituen Enpleguaren Konferentzia Sektorialaren bitartez.
Aste honetan Ministroen Kontseiluak onartu du, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioaren eskariari jarraiki, Nafarroari 8.928.847 euro ematea enplegu egiaztagarriaren prestakuntzarako; zenbateko hori Hezkuntza Departamentuaren, zeinek bere gain konpetentzia berriak hartu dituen, eta SNE-NL-ren eskutik kudeatuko da, beraz, azkenean, Foru Komunitateak guztira 34 milioi euroko funtsa bat administratuko du lana berraktibatzeko programa ezberdinak finantzatzeko.
Carmen Maeztu Eskubide Sozialen kontseilariak eta Mirian Marton (SNE-NL) Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari gerenteak datuaren berri joan den asteazkenean izan zuten Enplegu eta Gizarte Gaien Konferentzia Sektorialean.
Maeztu kontseilariak eskertu dio Ministerioari funtsen % 100a banatu izana. “Badakigu zein funtsekin kontatuko dugun aurten, eta horrek kudeaketa erraztuko du. Espainiaren une hauetako larritasun egoera kontuan hartuta, funtsezkoa da aurrekontu-eszenatokia argitzea enplegu politika aktiboak CCAA ezberdinen beharren arabera planifikatu ahal izateko”, adierazi du, eta funtsetan atzemandako igoeraren bitartez, aktibazio politiken errefortzua azpimarratu du.
Konferentzia Sektorialean halaber 2021 -2024 enpleguaren laguntza aktiborako Espainiako estrategiaren zirriborroa aztertu da, zein “denbora errekor” batean elaboratu den SEPE-ren lidergoari eta CCAA guztien kolaborazioari esker. Konferentzia Sektorialak halaber 2021-2027 Berme Gazte Plusa izeneko programari ekin dio; honek 30 urtetik beherakoen enplegua aktibatzeko eta langabezia murrizteko politiketan ezohiko esfortzu bat kontenplatzen du..
EPA-ren balorazioa
Gainera, joan den ostegunean 2021eko lehen hiruhileko Biztanleria Aktiboaren Galdeketako datuak ezagutzera eman dira zeinen arabera epe honetan Nafarroan langabezia % 2,2 jaitsi den; guztira 800 pertsonari dagokio.
Zentzu honetan, Maeztu kontseilariak esan du EPA-ko enpleguaren datuak “partzialki positiboak” direla. “Positiboa gertatzen da jaitsiera. Hiruhilekoan langabeziaren jaitsiera nabarmenena izan duen bigarren komunitate autonomoa da. Halaber positiboa da 2020 urtearen amaieran langabezia tasa txikiena duen bigarren komunitatea izatera pasa garela, % 11,4koa, Euskadiren ondoren, hala nola 1.200 gutxiago izatea, kide guztiak langabezian dituzten familien kopurua”, azpimarratu du.
Aitzitik, urtea kontuan hartuta, agerikoa denez datuak negatiboak dira. Azken urtean 9.300 gehiago dauden langabezian, hala ere, kontuan hartu behar da 2020ko lehen hiruhileko EPA-ren baitan dagoeneko atzematen zela datuek ez zutela islatu izan iazko martxoaren erdialdeko konfinamenduaren ondorengo COVID-19aren inpaktua.
Okupazioari dagokionez, urteko datuen arabera, 6.600 pertsona okupatu gutxiago atzeman dira, % -2,4, datu hori batez besteko espainiarrarekiko pixka bat txikiagoa izanik, zeinetan biztanleria aktiboaren portzentajea % 2,5 murriztu den.
Hori horrela, pandemiaren lan-merkatuan jasandako inpaktua oso garrantzitsua izan da, eta bereziki zailtasun gehien dituzten kolektiboak kaltetu ditu, zeinetan nabarmentzekoa den jende gaztearen langabeziaren gertakaria.
Zentzu horretan, Europako Funtsak eta gainerako berreskurapen planak alde batera utzita, benetan azpimarragarria da Espainiako eta Nafarroako gobernuak egiten ari diren eta egingo duten esfortzua enplegu politika aktiboen multzoan eta, bereziki, gazte bermearen programetan, gazteriaren langabezia murrizteko. “Espero dugu txertaketa prozesua eta berreskurapen ekonomikoa bizkortzen joatea. Testuinguru horretan, gure nahia da erakundeak baterako-lana eginez garatzen ari garen enplegu politika aktiboen errefortzu garrantzitsuak eragin positiboa izatea langabeziaren murrizketan eta kalitatezko enpleguaren sorreran”, azpimarratu du Maeztuk.
“Zorionez, 2008ko krisiaren aurrean, bai Europatik eta bai Espainiatik eta Nafarroatik, murrizketa sozialen ordez, aurrera egiteko gizarte babes gehiago jasotzen ari gara familiak langabezian murgilduta ez uzteko eta enplegua hala nola enplegua berreskuratzeko errekurtso gehiago izateko. Espero dezagun politika hauen eragin positiboak, zein hein handi batean jada agerikoak diren, hurrengo hilabetetan azeleratzea,” esan du amaitzeko Maeztuk.