2021ko apirilaren 28a

Gobernuak herri-lurren desafektazioa onartu du Obanosen eta Astitzen (Larraun)

Gainera, Sesmako ureztalurren aprobetxamendua arautzen duen udal ordenantza aldatu du

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, bi erabaki hartu ditu Obanosko eta Astizko (Larraun) herri-lurren desafektazioak onesteko. Gainera, Gobernuak ontzat eman du Sesmako "El Monte" ureztaketa aprobetxamendua arautzen duen udal ordenantza aldatzea.

Obanosen kasuan, Udalaren herrilurren 470 m2 desafektatzea onetsi da, herriko 7. poligonoko 233. lurzatiaren zati bati dagozkionak. Helburua akueduktu-zortasuna eratzea da, 5. poligonoko zerri-ustiategi bat urez hornitzeko.

Astizko Kontzejuari dagokionez, herri lurretako 1.940 m2 dira, “Telleria” alderdian kokatuak, jabetza partikularreko beste lur batekin trukatzeko, bi alderdietarako lurzatien erabilera eta gozamena hobetzeko.

Sesmako ureztalurraren aprobetxamendua

Bestalde, Gobernuak beste erabaki bat hartu du Sesmako “El Monte” ureztalurreko herri-lurren aprobetxamendu berezia arautzen duen ordenantza aldatzeko.

Horrela, aprobetxamendu honen xede diren lurzatiak ureztaketako nekazaritzako ustiategietarako baizik ez dira izanen, edozein modalitatetan. Gainera, bermatzen da berotegi-ustiapenek lehentasuna izango dutela uraren aprobetxamenduari dagokionez, beste edozein ustiaketaren aurrean.