2021ko apirilaren 26a

Osasun sektorearen lehiakortasuna hobetzeko Nafarroaren parte-hartzea duen proiektu aitzindari batek 613.666 euro jasoko ditu Europako funtsetatik

Navarrabiomed-Miguel Servet Fundazioa eta Nafarroako Industriaren Elkartea ekonomia zirkularrean aitzindaria den proiektu honen parte dira, eta PLKren bidez funtsak jasoko dituzte

HEALCIER mugaz gaindiko proiektua, ekonomia zirkularra aplikatuz osasun sektorearen lehiakortasuna hobetu nahi duena eta Nafarroako bi bazkide dituena, Pirinioetako Lan Komunitatearen (CTP) bidez Europako funtsak jasotzeko hautatu dute, azken deialdiaren barruan. Funts horietatik 613.666 euro jasoko ditu proiektuak, eta enpresentzako aukerak sortzea eta baliabideak modu eraginkorrean erabiltzen lagunduko duten jarduera ekonomiko berriak sortzea du helburu.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).