Descárgate la app
Foru Ogasunak 87,2 milioi euro itzuli dizkie Nafarroako zergadunei
2021ko apirilaren 19a
Foru Ogasunak 87,2 milioi euro itzuli dizkie Nafarroako zergadunei
Ekonomia eta Ogasun kontseilariak, Elma Saizek, nabarmendu du 2020ko errentaren kanpainaren aurrerapen ona: lehen astean 15.074 aitorpen aurkeztu dira guztira
Nafarroako Foru Ogasunak, 2020ko errenta aitorpenaren kanpainaren esparruan, 87,2 milioi euro itzuli dizkie zergadun nafarrei, Ogasunak egindako 141.000 aitorpen proposamenetatik, itzultzera atera zirenetatik.
Hala jakinarazi du Elma Saiz Ekonomia eta Ogasun kontseilariak, zeinek gaur goizean, zuzeneko kanpainaren hasierarekin kointzidituz, Baluarten errentaren aitorpena egiteko prestatu dituzten instalazioak bisitatu dituen, Oscar Martinez de Bujanda Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari gerentearekin batera.
Bisitan zehar, Saizek azpimarratu du “87,2 milioi hauen itzulketa egin dela zergadunek inolako tramiterik egin behar izan gabe, izan ere, Nafarroako Gobernutik herritarrei bere zerga obligazioen betekizuna erraztu nahi zaie”.
Saizek, bide batez, 2020 errenta kanpainaren balantze bat egin du, gaur hasi zenetik aste bat iragan denean, eta adierazi du “normaltasuna eta aitorpenak aurkezteko erritmo egokia izan direla joera orokorra”. Kontseilariak nabarmendu du “kanpainaren erritmo egokia hobekien islatzen duen zifra zergadunek aurkeztutako aitorpenen kopurua dela, zein orain arte guztira 15.074 diren”.
Lehenengo zazpi egunetan zehar guztira errenta kanpainaren kontsulta telefonoetan 28.460 dei jaso dira eta horrek iazko epe berdinean baino % 29 gehiago suposatzen du. Bestalde, 2020 kanpainarako martxan jarritako webgunean aste honetan 314.397 bisita zenbatu dira.
Zuzeneko kanpainaren hasiera
Gaur hasten da 2020 errentaren zuzeneko arretaren kanpaina, zein Iruñan, Baluarteko instalaziotan, hala nola Tutera, Lizarra eta Tafallako Ogasuneko bulegotan garatzen ari den. Errentaren aitorpena egiteko COVID-19aren aurkako segurtasun neurri guztiak hartu dira eta 30.000 aitorpen inguru egingo direla aurreikusten da, kanpaina datorren ekainaren 23an amaitu bitartean.
Saizen esanetan, joan den apirilaren 15etik zuzeneko arretarako aurretiko hitzordua eskatzeko aukera eman zenez, dagoeneko 7.500 direla bulegoetan arreta jasotzeko hitzordu batekin kontatzen duten zergadunak.
Gehien behar dutenei laguntzea
Ekonomia eta Ogasun kontseilariak azpimarratu du 2020 errentaren aitorpenerako kanpainaren lehentasunetako bat gehien behar duten pertsonei laguntzea dela, zentzu horretan datoz aurten ezarritako berrikuntza nagusienak.
Berrikuntza hauen artean, Saizek aipatu ditu gauzatu diren araudi aldaketak, zeinen arabera ERTE egoeran egoteagatik eta dagoeneko itzuli dituzten edo itzuli behar dituzten okerreko diru-sarrerak jasotzeagatik kaltetutako langileek 2020 errentaren kanpainan kopuru horiek inputatzeko aukera izango duten, horrez gain, abuztutik aurrera eta interesik gabe bost hilerokotan zatikatutako ordainketa bat hautatzeko aukera izanik.
Era berean, Nafarroako Gobernuak azken urte honetan martxan jarri dituen COVID-19 laguntzak salbuetsita daude, eta PFEZ-ren moduluetan jarduera beheratzearen ondoriozko murrizketak onartu dira.
Amaitzeko, Saiz kontseilariak azpimarratu du “2020 kanpaina honetan Nafarroako Gobernua agindutakoa betetzen ari dela, 2015 eta 2018 artean emandako aitatasun eta amatasun prestazioen araberako atxikipenengatik eragina jasan zuten aita eta ama haiei guztiei 35 milioi euro baino gehiago itzultzean”.