2021ko apirilaren 15a

Nafarroako Gobernuak %75 arteko beherapena iragarri du Nafarroako haur eskolen tarifetan

Hezkuntzak 1.173 plaza berri sortuko ditu Haur Hezkuntzako lehen zikloan hurrengo hiru urteetan
Navarra anuncia una reducción de las tarifas en las escuelas infantiles de hasta el 75% Irudi galeria

2021-2022 ikasturtean, Nafarroako Gobernuak %75 eta 7,58 bitarteko deskontuak aplikatuko dizkie per capita errentaren tarteen arabera, Haur Hezkuntzako udal titulartasuneko lehen zikloko eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren hitzarmenen bidez finantzatutako ikastetxeetako familiei. 

Iragarpena gaur goizean jakinarazi dute Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilariak eta Mari Carmen Maeztu Eskubide Sozialen kontseilariak, prentsaurreko batean zeinen garapenean adierazi duten eskolatze tarifen murrizketak suposatzen duela “aurrerapen garrantzitsu bat 2019-2023 Bizikidetza legealdi Berdinzale, Berrizale eta Aurrerakoi baterako Programa Hitzarmenean kontenplatutako 0-3 urteko hezkuntza zikloaren doakotasuna lortzeko helbururantz ”.

Foru Gobernuaren erabakiak ahalbidetuko die 3.350 euro arteko per capita errentak dituzten familiei % 75eko murrizketa bat gozatzea bere seme-alaba haur eskola batean jardunaldi oso baterako (7 ordu) eskolatzeko tasetan, egungo 20 eurotatik apenas hileko 5 euroko tarifa berri batera pasatuz.

Deskontu mailakatu hau % 45,45ekoa izango da 3.350 eta 4.500 euro arteko per capita errenta tartetarako murrizketarekin, hileko 33 eta 18 euro arteko murrizketa batekin, eta % 34,09koa 4.500 eta 5.500 euro arteko per capita errenta tarterako (44tik 29 €-ra).

Familiek per capita errenta handiagoak dituzten heinean, deskontu portzentajea neurrira ekartzen da, % 27,78koa izanik 5.500 eta 6.650 € arteko per capita errentetarako; % 25ekoa 6.650 eta 7.980 arteko errentetarako; % 18,29koa 7.980 eta 9.300 € arteko errentetarako; % 14,42koa 9.300 eta 10.700 € artekoetan; % 11,28koa 10.700 eta 12.400 arteko per capita errentetarako; % 8,88ko deskontua urteko 12.400 eta 15.000 euro arteko irabaziak dituztenentzat eta, amaitzeko, % 7,58koa 15.000 eurotik gorako per capita errentetarako.

Guraso bakarreko familien edo gurasobakar egoerako familien kasuan, Nafarroako Gobernuak datorren ikasturtetik aurrera aplikatuko duen tarifen murrizketa izango da, haur baten jardunaldi osorako, % 88,33ko murrizketa bat 3.350 euro arteko per capita errenta tartetarako egungo tarifa kontuan hartuta (18tik 3 €-ra pasako dira); % 48,39koa 3.350 eta 4.500 euro arteko per capita errenten tartetan (31tik 16€-ra) eta % 34,88koa 4.500 eta 5.500 € arteko tartean (43tik 28 €-ra); portzentajea murriztuz joango da per capita errenta handiagoa den neurrian, urteko 15.000 euroko per capita errenta bat gainditzen duten gurasobakarreko familien egungo kuotarekiko % 8,38ko beherapena lortu arte.

Eskolatze murriztuaren (6 ordu) edo ertainaren (4 ordu) kasuetan, eskolatze tarifen beherapen portzentajeak berdinak izango dira per capita errentaren tarte bakoitzean, bai familia orokorrentzat eta bai gurasobakarreko familientzat.

Jangelako tarifarik ez dago gaur aurkeztutako hitzarmenean kontenplatutako murrizketan.

Matrikulatzeko epea

Haur eskoletan eskolatzeko matrikula epea maiatzaren 24tik 28ra izango da. Gaur eginiko tarifa murrizketen iragarpenak interesa duten familiei ikasturte berriaren baldintza ekonomikoak aldez aurretik ezagutzea eta 0-3 ziklora sartzerakoan deskontu berrien onuretarako duten eskubidea erabiltzea ahalbidetzen die; hau hezkuntza eskaintza onartu denean gauzatu da, 2021-2022 ikasturterako aurrekontu partidari egotzi ahal zaizkion gastu guztiak kalkulatu ondoren (diru-laguntzen eta transferentzien hitzarmenak).

Tokiko administrazioek ez dute inolako finantzaketa osagarririk hartu behar bere gain; ez dagokie inolako kosturik tarifa berriak aplikatzeagatik, izan ere, Hezkuntza Departamentuari dagokio horiek bere osotasunean ordaintzea.

Ikasturte honetan 3.827 ikasle dira eskolatze tarifen beherapenaren eraginpean daudenak, eta zifra hori murriztu egin da COVID-19aren pandemiaren eraginez,  2019-2020 ikasturteko 4.473 matrikulen edota 2018-2019 ikasturteko 4.459 matrikulen kopuruak kontuan hartuta.

Orokortzea

Carlos Gimeno kontseilariak adierazi du Nafarroako Gobernua “aurrera doala halaber 0-3 zikloa orokortzeko saiakeran, eta alderdi hori kontenplatuta dago halaber Legealdiko Hitzarmen Programan. Tarifen murrizketak haur eskoletako matrikula kopurua hedatzea ahalbidetuko du eta Nafarroan haur hezkuntzara sartzeko aukerarik ez zuten familiek hemendik aurrera baldintza hobeagotan egin ahal izango dute”.

Gainera, Hezkuntzako kontseilariak Hezkuntza Departamentuaren konpromisoa iragarri du datozen hiru urtetan Haur Hezkuntzako lehenengo zikloan 1.173 plaza berri gehitzeko, 2021-2022 ikasturtetik aurrera urteko 391 plaza berri izanik, Europar Batzordeko Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planetik datozen helburuen arabera, asmoa izanik pandemiak eragin dituen kalte ekonomikoak eta sozialak konpontzen laguntzea. Hezkuntzak jadanik ildo horretatik lehenengo aldebiko kontaktuak egin ditu Hezkuntza Ministerioarekin eta Lanbide Heziketarekin. Hezkuntza Departamentuak ministerioari Haur Hezkuntzako 0-3 lehenengo zikloan sarbidea orokortzeko asmoz agindu dion kopurua 11,9 milioi eurokoa da, zein azpiegiturak egokitzeko bideratuko diren.

Hezkuntza Departamentuko titularrak, azkenik, erantsi du “jada abian jarri direla Departamentuan 0-3 zikloan zerbitzu berri baten sorrerarako tramiteak, zeinek departamentu arteko beharrezko jarduera ahalbidetuko duen, asmoa izanik 2021-2022 ikasturtean Eskubide Sozialen Departamentuari dagozkion haur eskolak Hezkuntzaren mendekoak izatera heltzea”.

Gimeno kontseilariak azpimarratu du “Nafarroako Gobernuak sistematikoki hedatu duela 0-3 Sekzioari eta Departamentuko Eskola Landatarrei esleitutako aurrekontu partida eta espresuki aipatu ditu 79/2021 foru aginduan xedatutako moduluen eguneraketa, besteren artean, garbiketako langileen ordainsariak hedatzeko eta Hezkuntzak bere gain hartzeko bere udalerrietakoak ez diren haur eskoletan behar bereziak dituzten ikasleei dagozkien matrikulak”.

Bestalde, Gimeno kontseilariak gogorarazi du Hezkuntzak 2020-2021 ikasturte honetan 1.365.000 euro bideratu dituela hezkuntza kalitatea eta udal jabegoko haur eskoletako langileen lan-baldintzak hobetzeko, tokiko entitatetan ezohiko ekarpen bat eginez bere titulartasuneko haur eskoletan zenbateko horrengatik errefortzuko langileak (hezkuntza eta garbiketa) kontratatzeko.

Hezkuntza Departamentuak, salbuespen modura, tokiko entitateei ezohiko ekarpen bat egingo die aurrerantzean, haur eskoletan errefortzuko langileak kontratatzeko (hezkuntzako langileak, garbiketako langileak) eta ekarpen hori datorren ikasturterako hitzarmenetan zehaztuko da.

Bere aldetik, Carmen Maeztu Eskubide Sozialen kontseilariek eskertu egin du “Hezkuntza Departamentuaren esfortzua, zeren horrela tarifa murriztu hauexek aplikatu ahal izango ditugu Eskubide Sozialen Departamentuaren mendean dauden zazpi haur eskoletan, datorren ikasturtean. Iruñan kokatutako 5 eskola dira, bat Burlatan eta bestea Corellan eta 455 plazekin kontatzen dute”.

Gainera, Maeztu kontseilariak azpimarratu egin du neurri mota hauek duten garrantzia, ez bakarrik hezkuntzaren ikuspuntutik, baita gizarte inklusioaren hala nola lana eta familia uztartzearen ikuspuntutik ere. “Frogatuta dago 0tik 3 urtera bitarteko haur eskoletako haurren matrikulazioek, derrigorrezkoak ez izan arren, paper oso positiboa betetzen dutela familia guztietan, baina bereziki gizarte inklusio prozesuetan zailtasun gehien jasaten dituzten haietan”.