2021ko apirilaren 15a

'Natura Bizia 'dokumentalak Nafarroako biodibertsitate zabala aztertuko du

Gomez kontseilaria Foru Gobernuaren finantziazioa duen eta Europan balio berezia duten espezieak erakusten dituen film luzearen aurrestreinaldira joango da gaur arratsaldean
Kartela
Kartela  Deskargatu irudia Irudi galeria

Ostiral honetan, hilak 16, zinema aretoetan 'Natura Bizia' dokumentala estreinatuko da, Nafarroako biodibertsitate zabala biltzen duena, Kantauriko kostaldean hasi eta Europan balio berezia duten espezieak erakusten dituen bidaia baten bidez.

Itziar Gomez Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria etorriko da gaur arratsaldean Donostiako Printzipe zinemetan Naturaldia jaialdiaren esparruan emango den dokumentalaren aurrestreinaldira. Obra honek foru Exekutiboaren finantzaketarekin eta Ingurumeneko Zuzendaritza Orokorreko pertsonal teknikoaren partaidetzarekin kontatzen du.

Film luzea, Lexeia Larrañaga del Val zuzendariaren obra, foru fauna basati askearen berezitasuna erakustera dator, esaterako Graellsia tximeleta (Actias Isabelae), zein Europako ederrenetako bat kontsideratzen den. Nafarroako pinu beltz eta basatien oihanetan bere krisalidatik irteten ikusiko dugun gaueko lepidoptero bat da, halaber filmaren posterreko protagonista dena.

Era berean, ikusi ahal izango dira hartz-arrea negu luze baten ondoren nagiak ateratzen, mozolo borealaren ibilerak, basoilar ospetsua, aztorea, urubia eta urtxakurra, besteren artean. Era berean, ikus daiteke desagertzeko arriskuan dauden zenbait espezieren portaera, esaterako ugatza, eper-zuria edo bisoi europarra, Europako ugaztun mehatxatuena, eta irudi hauek, Urederraren ur-lasterrean lortutakoak, benetan lorpen garrantzitsuak dira.

Film dokumentala, gutxi gorabehera 83 minutuko iraupenekoa eta Avis Productions Nature Films-en eskutik ekoitzitakoa, Nafarroan ikusi ahal izango da Iruñako Golem La Morea eta Yamaguchi zinemetan.

‘Natura Bizia’ proiektu zabalago baten baitan ezartzen da zeinek izenburu berdineko serie dokumental bat barne hartzen duen, Nafarroako eta Euskal Autonomia Komunitateko biodibertsitateari buruzko zortzi kapitulurekin. ETB1 eta ETB2 kanaletan emango da, eta aparteko moduan, Foru Komunitateko fauna basatiari buruzko dokumental bat TVE kanalean emango da “Navarra, kontrasteen lurraldea” izenburupean.

Gomez kontseilariaren esanetan, bai dokumentalak eta bai telebistarako atal ezberdinek “bertako eta kanpoko publikoarentzat eskura jartzen dituzte Foru Komunitateko biodibertsitate anitza eta bere ingurune natural bikaina, modu dibulgatzaile, dibertigarri eta eskuragarri batean”.

Gainera, ematen digu “aukera bat, gure fauna basati ezohikoaren kontzientzia hartzeko, izan ere, espezie hauen arteko batzuk desagertzeko arriskuan daude, eta dena irudi ikusgarriak dakartzan bidaia bisual baten bitartez", azpimarratu du-.