2021ko apirilaren 9a

Eskubide Sozialetako Departamentuak eta Laboral Kutxak 2021eko Nazioarteko Elkartasunaren Saria deitu dute

25.000 euroko zuzkidura du, eta erakundeen eta pertsonen nazioarteko lankidetzarako lana goraipatzen du
Ezkerretik eskuinera Javier Cortajarena Labora Kutxako zuzendari 
komertziala eta Carmen Maeztu kontseilaria.
Ezkerretik eskuinera Javier Cortajarena Labora Kutxako zuzendari komertziala eta Carmen Maeztu kontseilaria.  Deskargatu irudia Irudi galeria

COVID-19ak eragindako etenaldiaren ondoren, Eskubide Sozialetako Departamentuak eta Laboral Kutxa erakundeak Elkartasunerako Nafarroako Nazioarteko Saria antolatu dute berriro elkarlanean. Horretarako, bi erakundeek lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute ostiral honetan.

Aurreko ediziotan bezala, Elkartasunari Nafarroa Sariaren helburua da hemendik 2030era Nazio Batuen agendan markatutako Garapen Jasangarriaren Helburuak lortzerakoan bere jardueragatik edo ibilbideagatik aipagarriak diren pertsonaiak, GKE-ak edo erakundeak ezagutzera ematea.

Mª Carmen Maeztu Eskubide Sozialen Kontseilariak adierazi duenez, “bere hemezortzigarren edizioan, eta pandemiak eragindako egoeraren harira, zeinek gehienbat herrialde pobretuak kaltetu dituen, Sariak balio berezia emango die populazio bereziki babesgabeetan COVID-19a dela eta ondorio sanitarioak, sozialak eta ekonomikoak arintzen dituzten ekimenei eta erantzun kolektiboei”.

Bere aldetik, Javier Cortajarena Laboral Kutxako lurralde zuzendariak adierazi du “bai Nafarroako Gobernua eta bai Laboral Kutxa kolaborazio honekin bat eginez aritu direla 2001etik, jarduera boluntarioaren eta solidarioaren balioak sustatzeko borondatea partekatzen dutelako, baita herrialde eta herri pobretuen sektore kaltetuenen aldeko konpromiso soziala ere”.

Horretarako, erakunde bien artean finantzaketa bateratu bat adostu da, horrela kudeaketaren gastuak hala nola sariari dagokion zenbatekoa partekatuz, zein aurten 25.000 eurotan mantentzen den, eta horrek pertsona edo erakunde sarituari ahalbidetuko dio garatutako jarduera, zeinengatik ematen zaion saria, indartzea.

Hitzarmenak, alderdien eskubideak eta obligazioak arautzeaz gain, eranskin modura barne hartzen ditu Oinarriak, sariaren XVIII. edizio hau arautzen duten hurrengo deialdiari dagozkionak.

Hautagaitzak aurkeztu ahal izango dituzte erakunde publikoek (gobernuak, ministerioak, udaletxeak, unibertsitateak, akademiak, ikerketa zentroak, enbaxadak, kontsulatuak, etab.), Hezkuntza, kultura, gizarte entitateek, gobernuz kanpoko erakundeek, eta abarrek, edozein herrialdetan legez dagokion bezala eratutakoak, salbuespena izanik Nafarroako Gobernua. Proposamenak, hurrengo deialdia argitaratzen denetik, datorren ekainaren 15era arte aurkeztu ahal izango dira Eskubide Sozialen Departamentuko web orrian argitaratuko den fitxaren bitartez.

Halaber hautagaitzak aurkeztu ahal izango dira honako posta elektronikoan: servcoopdes@navarra.es edo posta ziurtatua bidaliz hona: Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Orokorra, Gonzalez Tablas kalea, 7, gutun-azalean adierazita Elkartasunari “Nafarroa” Nazioarteko Sarirako.

Epaimahaia 7 lagunek osatuko dute, zein elkartasun jardunerako sentsibilitate berezia erakusteagatik ospetsuak diren pertsonen eta profesionalen artean hautatuko diren.

Aurreko ediziotako sariak                                                                                                                                                                                                                                                              2001eko bere lehenengo ediziotik, Nafarroako Gobernuak eta Laboral Kutxak aintzatespen hau eman die kontinente ezberdinetako erakunde eta pertsonei, zeinen profilak askotarikoak izan diren. Horrela, aintzatespena jaso dutenak dira: Muhamad Yunus Bakearen Nobel Saria; Kalkutako Karitatearen Ahizpa Misiolariak; Errefuxiatuen aldeko Zerbitzu Jesuita; Uganda Network of Aids Service Organisations (UNASO); Fedearen eta Zoriontasunaren Nazioarteko Federazioa; San Joan Jainkoarenaren Ospitale Ordena; Wassu Gambia Kafo eta Mama Samathe; Aguaricoko Bikariotza Apostolikoa-Ekuatoreko Misio Kaputxinoa; eta Isabel Martin- Creative Handicraft.

Bestalde, sarituak izan ziren Manuel E. Patarroyo Murillo irakaslea; Dimina Khasiala kenyarra, ‘Mama Tunza’ bezala ezagutzen dena; Martha Pelloni Serora, Argentinan Giza Eskubideen alde lanean jarduteagatik; “Juan Ciudad” Fundazioa eta bertako langile bat, Paciencia Melgar Serora, Ebola bezalako ahaztutako gaixotasunak dituzten pertsonekin eginiko bere lanagatik, eta “Via Campesina” erakundea, lau kontinentetan zehar barreiatutako mugimendu sozial mundiala, 73 herrialdetan presente dagoena, FAO bezalako Nazioarteko Foroetan eta Erakundetan solaskide ospetsua izateaz gainera. 2018an, lau ekintzaile afrikar saritu ziren: Malawiko Theresa Kachindamoto; Senegaleko Hulo Guillabert; Ugandako Victoria Nyanjura eta Maliko Oumou Sall-Seck, Afrikako lurraldean giza eskubideen alde eginiko bere jardueragatik, horien guztien jarduera aitortzen duen baterako hautagaitzarekin.

Azken edizioan, 2019, Nazioarteko Emaus Mugimenduaren ibilbidea aitortu zen, ordezkaria Patrick Atohoun bere presidentea izanik, bere eraldaketa sozialerako eta ingurumen justiziarako jardueragatik.