2020ko abenduaren 30a

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onetsitako beste gai batzuk

Nafarroako Lanbide Heziketako Kontseiluko bi kide berritzea. Fiteroko herri-lursailaren 23.186 m2-ko desafektazioa

Nafarroako Lanbide Heziketako Kontseiluko bi kide berritzea

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, Lanbide Heziketako Nafarroako Kontseiluko bi kide berritzeko erabakia hartu du.

Zehazki, Odei Olalde Arroyo izendatu dute ELA sindikatuaren ordezkari, eta Jose Andres Palacios Ferrer Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofizialaren ordezkari.

Fiteroko herri-lursailaren 23.186 m2-ko desafektazioa

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, erabaki bat hartu du Fiteroko herri-lurren 23.186 m2-ko desafektazioa onartzeko. Lursail horiek "la Morería", "Segundo Brazal" eta "Cantera de la Bomba" parajeetan kokatutako zenbait partzelatakoak dira.

Helburua "AVÍCOLA Cintruénigo, SL" enpresari lagatzea da, gizentzeko oilaskoen hegazti-granja bat instalatzeko. Lagapen-epea 20 urtekoa da, eta bost urteko aldietan bi aldiz luzatu ahal izango da. Enpresak urtean 1.000 euroko kanona ordaindu beharko dio Udalari.