2020ko abenduaren 23a

Chivite Lehendakariak “osasuna lehenestera” gonbidatu du, Eguberrietan topaketak elkarbizitza-inguruneetara mugatuz

Gabonetako diskurtsoan, “gogo-aldarte indartsua” izatera eta osasun-neurriak ez lasaitzera bultzatu ditu nafarrak
La Presidenta Chivite invita a “anteponer la salud” acotando las reuniones estas Navidades a los entornos convivenciales Irudi galeria

Ante unas fiestas de Navidad diferentes, marcadas por la pandemia del COVID-19 y con un abanico de restricciones en la celebración de encuentros familiares y sociales, la Presidenta de Navarra, María Chivite, ha animado a la ciudadanía a “anteponer la salud y la vida” para evitar “las consecuencias de la relajación de las medidas”.

COVID-19aren pandemiak markatutako eta familia- eta gizarte-topaketak egiteko murrizketa ugari dituen Gabonetako jaien aurrean, María Chivite Nafarroako Lehendakariak herritarrak animatu ditu “osasuna eta bizitza lehenestera”, “neurriek eragindako erlaxazioaren ondorioak” saihesteko.

Hori Gabonetako mezuaren bidez esan du, eta nafarrei “gogo-aldarte indartsua” izateko eskatu die. “Tradizionalki, jai hauek topaketekin, biltzearekin, ospatzearekin eta jende askoko ekitaldiekin lotzen ditugu”, gogoratu du, baina aldi berean adierazi du aurten “gure aiton-amonak, gure gaixoak eta, arrazoi ezberdinak medio, zaurgarriagoak direnak babestu behar ditugula”. 

Gakoa, beste behin, “bizikidetza-burbuilak mantentzea da”, azpimarratu du Lehendakariak, egungo araudiak familien eta gizartearen bilerei dagokienean baimentzen duenetik haratago. “Beste ahalegin bat egin behar dugu lasterketa honetan; hots, COVID-19aren aurkako borrokan. Bederatzi hilabete gogor gainditu ditugu. Besteren bati eutsi ahal izango diogu”, esan du Chivitek.

Txertoa, lehen urratsa

Hasiera batean, datorren igandean, abenduak 27, COVID-19aren aurka txertatzeko kanpaina hasiko da estatuan eta baita Nafarroan ere. Albisteak, ordea, positiboa izan arren, Lehendakariak nabarmendu duenez, ez du ekarriko "murrizketen amaierarik". “Oraindik hilabeteetan bizi beharko dugu horiekin, populazioan inmunitate nahiko zabala lortzeko denbora beharko baitugu”. Horregatik, ez lasaitzeko eskatu du.

Lehendakariak prebentzio-gomendioak jarraitu beharra dagoela azpimarratu du, maskara erabiltzetik hasi eta distantzia mantentzera eta eskuak behar bezala eta maiz garbitzera bitarte. “Inoiz ezin dugu ahaztu birus hau dela-eta milaka eta milaka pertsona hil direla eta hilko direla; ez ditugu ahaztu behar ezta ere gaixotasuna gogor igaro dutenak eta haien ondorio txarrak”.

Hori guztia dela-eta, eta kasu berriak ahalik eta gehien gutxitzeko helburuarekin, Lehendakariak norbanakoaren hausnarketa eskatu du familiarekin eta lagunekin bildu baino lehen: “Zama emozional handiko egunak dira. Badakigu. Baina jai hauek nola bizi behar ditugun erabakitzerakoan, beti pentsatu behar dugu erabaki horrek bizitzak salbatzea esanahi dezakeela”.

Gabonetako diskurtsoa amaitzeko, Lehendakariak aldez aurretik eskertu du herritarrek egun hauetan egingo duten “ahalegina”.