2020ko abenduaren 18a

Nafarroako Berdintasunerako Institutuak programa pilotua jarri du abian Berriozarren, herriko adineko emakumeak ahalduntzeko

Eva Isturiz zuzendari kudeatzaileak eta Raul Maiza alkateak “Adin Ederra-Edad Hermosa” aurkeztu dute; hau da, zahartze aktiboaren estrategiaren esparruan genero-berdintasuna lantzen duen proiektua
Presentación del proyecto Adin Ederra, de empoderamiento de mujeres mayores Irudi galeria

La directora gerente del Instituto Navarro para la Igualdad / Nafarroako Berdintasunerako Institutua (INAI/NBI), Eva Istúriz, y el alcalde de Berriozar, Raúl Maiza, han presentado este viernes el programa piloto “Edad Hermosa –Adin Ederra”, dirigido a empoderar a las mujeres mayores de y que surge con vocación de realizarse en otros municipios de Navarra.  

 

Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren (NBI/INAI) zuzendari kudeatzailea den Eva Isturizek eta Berriozarko alkate Raul Maizak "Adin Ederra-Edad Hermosa" programa pilotua aurkeztu dute ostiral honetan, adineko emakumeak ahalduntzea bideratzeko; Programa Nafarroako beste udalerri batzuetan ere gauzatzeko asmoarekin sortu da.

Zahartze aktiboa sustatzeko hainbat jardueraren esparruan, bi administrazioek parte hartu dute proiektu honetan; proiektua Berriozarko adineko emakumeekin egin da, baina herriko beste 7 gizonek ere esku hartu dute, berdintasunezko maskulinotasunari buruzko hausnarketa-proiektuan.

Programan hiru jarduera-ildo proposatu dira: prestakuntza-ildoa, dibulgaziozkoa eta hirugarrena emakumearen presentzia soziala azpimarratzera bideratua. Lehen kasuan, NBI adineko emakume eta gizonen autozaintzarako lehendik dagoen taldearengana ez ezik, adinekoekin zuzenean lan egiten duten profesionalengana ere zuzendu da: gizarte-langileak, hezitzaileak, gimnasiako edo yogako begiraleak edo Jubiloteka programaren arduradunak. Zehazki, programaren ekintzetan, autozainketako taldeko 8 lagunek eta Berriozarko adinekoentzako jardueretako 12 profesionalek hartu dute parte.

Argazki-erakusketa eta ikus-entzunezko lekukotza

Bigarren garapen-ildo gisa, proiektu pilotuari buruzko ikus-entzunezko lan bat egin da, eta Nafarroako beste udalerri batzuetan antolatutako antzeko ekintzetan euskarri eta hedatzeko material moduan erabiliko da.

Hirugarren, Berriozarko emakume argazkilarien Bergazki Taldearekin elkarlanean, 7 emakumek argazkiak egin dizkiete herriko beste adineko emakume batzuei, haien presentzia eta lana indartuaz esfera publikoan, belaunaldi arteko espazioa sortzearekin batera. Erakusketa Berriozarko Kultur gunean ikus daiteke datorren astelehenetik urtarrilaren 15era bitarte.

Nafarroako Jauregiko Prentsa Aretoan aurkezpena egiterakoan, "Adin Ederra" ikus-entzunezko lana proiektatu da; bertan, programaren esparruan egindako jarduera ezberdinetako parte-hartzaileen lekukotasuna jasotzen da. Bideoa Berriozar Films Erakundeak egin du, besteak beste, Berriozarko Gai Sozialeko Film Laburren Nazioarteko Jaialdia antolatzen duenak. 

Larunbat honetan, proiektua Berriozarko Auditorioan aurkeztuko da horren garapenean parte hartu duten erakundeen, pertsonen eta profesionalen aurrean; halaber, bideoa proiektatuko da, eta argazki-erakusketa osatzen duten irudiak ikus ahal izango dira.

Emakumeen parte-hartzea estrategia

Programa NBI/INAI erakundeak COVID-19aren osasun-krisia dela-eta egindako analisiaren bidez sortu da; izan ere, denboraldi horretan, batez ere adineko emakumeek gainerako pertsonek baino "presio eta zailtasun handiagoko egoerak jasan dituztela" egiaztatu da.

Berriozarren aurkeztutako jarduera Nafarroako Foru Komunitatean emakumeen parte-hartze sozial eta politikorako 2018-2020 estrategian kokatzen da; horren bitartez, programa ezberdinak eratu eta finkatu dira emakumeen banako eta taldeko ahalduntzearen inguruan.

Estrategia honen indarraldia amaitzera doanez, ikus-entzunezko dokumentu bat argitaratuko da garatutako programen laburpen batekin. Dokumentuan, programa horietan parte hartu duten emakumeen bizipenak bilduko dira: Nosotras-EmakumeON, Emakume Politikoen Foroa, Impulso-Taupada, Iguala, Nafarroako Berdintasun Kontseiluaren prestakuntza politika publikoetan eragiteko eta larunbat honetan Berriozarren aurkeztuko den Adin Ederra-Edad Hermosa Programa.

Dakigun moduan, Nafarroako Gobernuaren helburua da emakume eta gizon gazteen artean benetako berdintasuna lortzea, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren inguruan 2019an onartutako Foru Legean adierazten den moduan; horretarako, aurrean aipaturiko programak bultzatzen eta finkatzen ditu.