Descárgate la app
Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onetsitako beste gai batzuk
2020ko abenduaren 16a
Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onetsitako beste gai batzuk
Errealitate Sozialaren Behatokiaren Zerbitzuko zuzendariaren izendapena
Nafarroako Gobernuak foru dekretu bat onartu du gaurko bilkuran, Luis Tarrafeta Sayas Eskubide Sozialetako Departamentuko Errealitate Sozialaren Behatokiaren Zerbitzuko zuzendari izendatzeko.
Leitzako herri-lurren desafektazioa
Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, erabaki bat hartu du, zeinaren bidez onura publikokotzat deklaratu eta onartzen den Leitzako Udalaren herri-lurren 372 m2-ko desafektazioa, "Eltzeta" parajean dagoena, jabetza partikularreko dimentsio bereko beste batekin trukatzeko.
Jarduketa honen helburua Okabio mendiko bordetara iristeko bide bat eraikitzea da, eta, gainera, Udalak mendi horretan dituen zuhaitzak ateratzeko balio izatea. Horrek herri-ondarea hobetzea ekarriko du.