2020ko abenduaren 2a

Nafarroako Estatistika Institutuak 2.500 pertsonari elkarrizketa egingo die haien bizi-baldintzak ezagutzeko

Herritarrei laguntza eskatu nahi die estatistika ofizial hau egiteko, lortutako informazioarekin erabakiak hartu eta plangintza publikoa egin ahal izango baita

Nafarroako Estatistika Institutuak (Nastat) guztira 2.500 elkarrizketa egingo ditu datozen asteetan, Inkesta Sozialaren eta Bizi Baldintzei buruzko Inkestaren esparruan, estatistika horren bitartez biztanleen bizileku-testuingurua eta hori baldintzatzen duten elementuak ezagutzeko asmoarekin.  Inkestan, gai hauen egoerari buruzko galderak egingo dira: enplegua, osasuna, bizitza soziala, kirola praktikatzea eta hondakinen kudeaketa, besteak beste.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).