2020ko abenduaren 1a

COVID-19ko beste 67 kasu positibo detektatu dira Nafarroan, 1.452 proba egin ondoren

Atzo hiru pertsona hil ziren, 58 eta 79 urteko bi gizon eta 83 urteko emakume bat, eta sei hildako gehiago izan ziren aurreko egunetan

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (NOPLOI) emaniko datuen arabera, COVID-19ak kutsaturiko beste 67 kasu positibo detektatu ziren atzo Nafarroan, osasun-sistema publikoan 1.452 proba egin ondoren (926 PCR eta 526 antigeno-test). Positiboen ehunekoa %4,6koa izan zen.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).