Descárgate la app
Nafarroako Memoriaren Institutuak bi borrokalari antifrankistaren gorpuzkiak hobitik atera ditu Sigüeseko hilerrian
2020ko azaroaren 29a
Nafarroako Memoriaren Institutuak bi borrokalari antifrankistaren gorpuzkiak hobitik atera ditu Sigüeseko hilerrian
Nafarroako Gobernuko Memoriaren Institutuak, Aranzadi Zientzia Elkarteko talde teknikoarekin elkarlanean, Sigüeseko hilerrian (Zaragoza) hobiratutako bi pertsonaren gorpuzkiak hobitik atera ditu asteburu honetan. Bildutako testigantzen arabera, Vicente Abadia Anaut da, Izabakoa, eta haren lankide ezezagun bat, biak frankismoaren aurkako borrokalariak, garai hartako iturri ofizialen arabera, Aragoi ibaian itota hil zirenak. Antza denez, Vicente Abadia eta bere kidea Espainiako Alderdi Komunistako kideak ziren eta Nazioarteko Sorosle Gorriaren funtsak lekualdatzen ari ziren. Operazio horietako batean, 1948ko apirilean, Guardia Zibilaren kontrol bat ikustean, hura saihesten saiatu ziren, itota geratu ziren ibaia zeharkatuz.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).